Mundu zabalean | 2017ko Apirilaren 13a
16 estatu europrokuradoretzaren alde
M.L.
Ihes À¯'¬'skalaren kapituluan orrialde berri baten irekitzeko, bat egin dute Euro batasuneko 16 estatuk duela gutxi. Alemaniak eta Frantziak dute trein berri hori tiratzen.
Ihes À¯'¬'skalaren kapituluan orrialde berri baten irekitzeko, bat egin dute Euro batasuneko 16 estatuk duela gutxi. Alemaniak eta Frantziak dute trein berri hori tiratzen. Alabaina badu hamar urte edo gehiago Europako teknikalari À¯'¬'skalak ohartuak zirela enpresek zer jukutria erabiltzen duten balore erantsi zergarik ez pagatzeko salmentak egiten dituzten auzo estatu batean. Horrela, Euro-adituek estimatzen dute urtero 50 miliar euro ez direla Europako estatuetan sartzen. Azpimarratzekoa da zortzi-hamar bat urte hauetan onez onean galdatzen zutela Euro batasunak sor zezan prokuradore À¯'¬'skal bat BEZ legeak betetzen ez dituzten enpresak auzitan emaiteko. Hungariak, Suediak eta Herbehereek trabatzen zuten beti proposamena. Aldi honetan hamasei estaturen artean adostu dira BEZaren prokuradorearen zutik emaiteko.









