Egun eta bihar | 2017ko Apirilaren 13a

Egun eta Bihar

J-B D.

Zoin luze!

Hasi zauku beraz president-bozen aitzineko kanpaina... Zer, ez baitzen oraino hasia? Aspaldian ez direa denak hauteskunde horietaz mintzo? Bai segur, bainan orai hasi den kanpaina hori, lehen bozaldia aitzin bi aste irauten duena, legezko kanpaina oÀ¯'¬'ziala izaiten da, zointan biziki kasu egin behar baita berexkuntzarik ez egiteko hautagaien artean, batzu hautagai handi direla eta besteak hautagai ttipi. Keinka huntan denak hein berekoak balire bezala behar da ari izan... Hasi da beraz kanpaina hori eta berehala gaitzeko debatea izan da telebixtan, TNT delakoaren konduko bi gatetan, hameka hautagaiak elgarretaraturik... Ikerle batzuen arabera - ez eni galda nola egiten dituzten beren konduak - sei miliun ba omen ginen, emazte eta gizon, adin guzietakoak, telebixtaren aitzinean, hautagaieri so, zertaz zer zioten entzuteko. Sei miliunek burutik buru segitu ote dute emanaldi berezi bat? Nik daukat ezetz, biziki luzea izan baita debatea. Hiru oren eta erdi pasa alabainan. Biziki luzea zinez, gisa batez aise luzeegia... Bainan nola egin bestela hameka hautagai badirelarik? Bakoitxa ez da mintzatu oren laurden bat baino biziki gehiago eta bizpahiruk garbiki erran dute ez dituztela aparantziarik ere erran untsalaz erran nahiko zituzten guziak... Badira beraz hor gaindi arrangura direnak holako debate batek gauzak batere argitzen ahal dituenetz...

Ttattarrik etzuen gizona

Frantses telebixtako bigarren gateak ere nahi zuen gisa bereko debate bat muntatu, gibelerat egin du iduriturik hori ez zela batere molde egokia. Nahiago hautagai guziak aldizka gomitatu, aldian batto bakarrik, holako zerbait denentzat egokiago ditakeela... Gainerat, sondaien arabera segurik, joanden aratseko debateak ez du gauza handirik kanbiatu. Batzuk diote Jean-Luc Mélenchon ezkertiarra dela hobekienik mintzatu, gauza frango ahoan bilorik gabe erranez. Philippe Poutou ezker burukoarentzat ere entzun dira gisa bereko konplimendu batzu... Batek eta besteak boz gehiagoren mentura badutenetz debate hortarik landa, hori besterik da... Debatearen ondotik, badira ere dena jestu ari izan direnak. Batzuk eta bestek errana ahal bezen funtsez aztertzeko partez gauza pemiatsua zitzaioten salatzea Philippe Poutou ez zela batere untsa emana, hautagai diren bederatzi gizonetan bakarra baitzen ez zuena À¯'¬'‚oka edo ttattarra lepoan... Hori baizik ez gogorat heldu aipatzearekin hiru oren eta erdi pasa iraun duen ixtorioa... Iduri-eta ttattarrak egiten duen gizona! Gizon gaitza beraz gizon gorbataduna? Gizon ttipia aldiz gabe agertzen dena? Untsa gira hori hola balin bada!

Xuritua

Francois Fillon eskuindar hautagaia Alsazian izan da eta bere mintzaldiaren egiterat zoalarik mutiko gazte bat irin botaka hasi zaio, aurpegi guzia xuri-xuria ezartzen ziola. Mutikoa aise hurbildua zitzaion ondo-ondorat bere soinekoan handizki idatzia baitzen Fillonen aldekoetarik zela... Ixtorio horrek ukan du zernahi aipaldi bereziki Internet sarean. Askok oroitaraziz Kanbo aldean norbaitek hautagai berari arroltze batzu zaizkiola botatuak, urruntxagotik haatik eta bera hunki gabe... Balentriak direa holako egintzak? Jadanik arrunt nahasia kausi ditakeen kanpaina huntan ere, ez litakea egokiago hautagai guziak uztea, nor nahi izan diten, beren mintzaldien lasaiki egiterat? Haizu da ere segur, eta beharrik, zu kontra zirela erakustea bainan ez arroltze edo irin botaka... Horiek hola, igande arratsaldean, bi biltzar jendetsu izan dira. Batto Marsellan, Jean-Luc Mélenchonekin, diote 70.000 entzule bazirela, arras berotuak... Bestea À‚'¨Parisen, François Fillonen aldekoekin, hor 20.000 jende nunbait han eta kartsutasun handia. Horiek bederen egiazko kanpaina batek manatzen dituen gisako manifestaldiak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3396. zbk

Triste bazaude akigarri da zuretzat eta besteentzat.

Ivan Tourgueniev

Gure Hitza | 2017/04/13

Basaburuk badu urre

Peio Jorajuria

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.

Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016