Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2017ko Apirilaren 13a
"Antso Haundia" San Mixel eskolan
Apirilaren 14an, ostiralez, arratseko 8 orenetan, Ortzaizeko San Mixel eskolako haurrek beren urteko ikusgarria plazaratuko dute Garbi gelan. Plazer eta suhartasun haundirekin ttipi eta haundiek "Antso Haundia" antzerkia aurkeztuko dute pastoral ttipi baten moldean.

Eskolako proiektu horren bidez, haurrek landu dituzte: historia (Erdi Aroa eta Nafarroako erreinua), kultura (Xiberoa bere ohidurekin, bereziki pastorala), euskararen erabiltzea, arteak (eszena apainduz), kantua eta dantza. Frantxoa Cousteau antzerkilari eta Johañe Etchebest dantzari famatuek beren laguntza ekarri dute ikusgarri horrentzat.