Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017ko Apirilaren 13a

Korrika ederki iragan gure herritik

Ezin ederki iragan da gure herritik 20. Korrika, astelehen goizeko 4ak eta laurden irian. Azpimarratzekoa da herriko 5 kontseilarik eta auzapezak Herriko Etxeak hartu kilometroan laster egin dutela herritar andana batez inguraturik.

Ezin ederki iragan da gure herritik 20. Korrika, astelehen goizeko 4ak eta laurden irian. Azpimarratzekoa da herriko 5 kontseilarik eta auzapezak Herriko Etxeak hartu kilometroan laster egin dutela herritar andana batez inguraturik. Ondoko kilometroan ere, Abarratia, Belzuntze eta pesta komiteko kide andana batek parte hartu du. Ez da dudarik holako gertakariek motibapen berezi bat emaiten diotela egunero euskara erakasten eta euskara erabiltzen lan egiten duteneri. Biba Korrika eta biba euskara!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017/04/13

Sortze eta Heriotze

Sortze: Mattin Mendiondo-Guerrier

Bordagaraiko Julien eta Cassandra lorietan daude, beren bigarren haurñoari ongi etorri egin baitiote. Antton lehen semearen ondotik, berriz ere seme bat ukan dute, Mattin izendatu dutena. Zorionak gurasoeri, ongi etorri sortu berriari, eta goraintziak aitatxi eta amatxiei.

Heriotze: Etxeberriko Raymonde Barbier

Etxeberriko familia handia penetan dugu, Raymonde Barbier etxekandere xaharra zendu baita. 80 urte egin beharrak zituen aurten. Ongi etorri egile eta emazte onaren oroitzapena uzten dauku. Etxeberriko sukaldean sartzen zenak badaki zer ongi etorria ukaiten zen hor, hain maite zuen jendeen eta familiaren errezebitzea. Xipri Arbelbide apezak oroitarazi dauku senarra galdu zuenean, 20 urte hauetan gidatua ez zuen autoa berriz hartu nahi baitzuen, nola gidatzen berriz ikasi zuen, ez baitzuen alabainan nehor jenatu nahi. Barkatzen ez duen eritasun latz batek ereman du, 4 hilabetez. Raymonda zenaren ehorzketetan,...

Irakurri segida

3396. zbk

Triste bazaude akigarri da zuretzat eta besteentzat.

Ivan Tourgueniev

Gure Hitza | 2017/04/13

Basaburuk badu urre

Peio Jorajuria

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.

Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016