Herriz Herri - Zuraide (L) | 2017ko Apirilaren 13a

Zine gaualdia

Apirilaren 14an, ortziralez DEMAIN À¯'¬'lma proiektatuko dugu Kostagaraia biltokian gaueko 8ak eterditan. Parean ditugun erabakitzaileak usaiako gelditasunean daude ekologian diren aterabide berritzaile guzieri buruz.

Apirilaren 14an, ortziralez DEMAIN À¯'¬'lma proiektatuko dugu Kostagaraia biltokian gaueko 8ak eterditan. Parean ditugun erabakitzaileak usaiako gelditasunean daude ekologian diren aterabide berritzaile guzieri buruz. Alta gure herrietan balitezke, bai, ideiak gauzatzeko! Hara zer proposatzen duten Cyril Dion eta Mélanie Laurent À¯'¬'lm egileek: naturaz axolatzen den hogeita hamar urteko bikote hori hamar bat herrialdetan ibili da inkesta egiten. Dokumentalean aurkezten dizkigute arlo desberdinetan funtzionatzen duten erabaki berritzaile batzu, laborantzan, energian, ekonomian, hezkuntzan. Munduan zehar, aterabideak agertzen dira, esperantza sortzen dutenak. Bai, bai! Hazi berriak ereiten ahal ditugu gure izpirituetan ere, ausarta gaitezen!

Filmaren ondotik, tokiko iniziatiba batzu presentatuak izanen dira: Euskal moneta, Euskal Vrak, I-Ener, Herriko... Gure haur eta ondokoen osagarriaz arranguratzen diren guzieri dugu gomita luzatzen, jin gostuan!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3396. zbk

Triste bazaude akigarri da zuretzat eta besteentzat.

Ivan Tourgueniev

Gure Hitza | 2017/04/13

Basaburuk badu urre

Peio Jorajuria

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.

Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016