Herriz Herri - Banka (NB) | 2017ko Apirilaren 13a

Argazki erakusketa: "Aterbe naturaletatik oraiko etxeetara À¢'€'" bizilekuaren bilakaera Bankan"

Badu zonbait urte SUAIA elkarteko borondate oneko kide talde bat Bankako etxe bakotxaren historia lantzen ari dela. Lan luze horren parte bat publikoari presentatua izanen zako, Olhaberri zentroan, apirilaren 16an, igandearekin.

Badu zonbait urte SUAIA elkarteko borondate oneko kide talde bat Bankako etxe bakotxaren historia lantzen ari dela. Lan luze horren parte bat publikoari presentatua izanen zako, Olhaberri zentroan, apirilaren 16an, igandearekin.

Erakusketaren antolatzaileak han izanen dira. Estreina horren karietarat, hor izanen den jendearekin solastatzen ahalko da, bertzeak bertze, argazkitan diren etxe horier lotu anekdota batzuer buruz. Argazkiak apirilaren 17tik maiatzaren 7a arte erakutsiak izanen dira, Olhaberri zentroa irekia den tenoreetan (argibideak: 05 59 37 71 10). Sartzea libro eta kitorik da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3396. zbk

Triste bazaude akigarri da zuretzat eta besteentzat.

Ivan Tourgueniev

Gure Hitza | 2017/04/13

Basaburuk badu urre

Peio Jorajuria

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.

Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016