Gogoa hazi | 2017ko Apirilaren 13a

Léon-Albert Terrier, Baionako apezpiku ohi agurgarriari

M. Oronos

Jauna,

Duela 60 urte, Baionako maite zinuen Eliza utzi zinuen, oraino itxura ederra eta À¯'¬'erra zinuelarik, 64 urtetan. Denbora hartan ene soldadogoa Parisen egiten ari nintzan, mariñel bezala (ba! ixtorio bitxi hori ahantzia baduzu bestaldi batez kondatuko dauzut), beste lagun gehienak Aljerian gerlan zirelarik. Barkatzen ez duen hezurren mingaixtoa lotu zitzauzun otsailaren hastapenean eta laster Gustave Roussy Villejuif-eko fama iluneko ospitalerat martxoaren 4an ekarri zintuzten eta jin ginen Kadet Salaberremborde altzürükütar adixkidearekin (hura ere mariñel) zure ikusterat. Zure gorputza plastre kortseta lodi batean tinkatua zen, ezker besoa salbu. Gure mariñel jantziak ikusi zinituelarik, umore kutsu batekin, gaitzeko gogoetaldi eta mintzaldi batean abiatu zinen, zure jitea eta usaia halakoa baitzen, ele bero errexa beti: lur huntako, gure biziko harat-hunatak nolakoak diren, itsasoan bezalakoak, uhainek, haizeek, ekaitzek inarrosten gaituztela, bainan lanjerren erdian bide zuzena atxiki behar dugula, zeruari behatuz beti, izar gidaria gain hartan baitago eta holako, zure boza oraino fermu zen eta mugitzen ahal zinuen ezker besoa ibiltzen zinuen, zure sofrikario ohetik prediku alki batetik ari bazine bezala. Denbora gutiz, apirilaren 16an, Baionarat ereman zintuzten, "Ah! Le ciel de Bayonne!" eta Delay klinikan sartu zinen, hor zinuela Emilio Laxague, ene herritarra, omonier bezala (banuke zer konda...), eta Bazkotik landa (apirilaren 21ean) beste munduko betiereko argirat joan zinen, sekulakoak sofriturik, 1957an beraz, maiatzaren 11n.

Berrikitan Roger Etchegaray kardinale jauna À¢'€'" luzaz zure laguntzale mina izana À¢'€'" bere Herrirat itzuli delata berriz eskuratu dut 1958an zutaz plazaratu zuen liburu potoloa, gertakari nausi, prediku, mintzaldi, gogoeta, otoitz eta bestez osatua, "Un vivant: Mgr Léon-Albert Terrier, 1893-1957". Opari bezala eskaini zautan marrazki ttipi zonbait egin bainituen kapitulu zolak doi bat apaintzeko. Estakuru hortan hosto mamitsu horiek berriz pasatu ditut emozio haundi batekin, bainan gehienik haur bat bezala behatu ditut nasaiki hor bilduak diren argazkiak, denetan zure aurpegi gozoa ikusten dela, irri lasai batekin, holakoa baitzinen bihotz haundikoa, jendekilakoa, lañoa, optimista, kultura aberatsekoa, gizona, ba, eta Eliza gizon kartsua, Baionako Elizaren artzain suharra, guziz maitatua. Ekintza katolikoari bultzada berri bat eman duzu, Euskaldun gazteriari bereziki, laborari mundua zure lehentasunetan baitzen, lurrari, naturari lotua baitzinen barne barnetik, sortzetik, mendizale ezin akitua. Argazki horietan apez guziak À¢'€'" hemengoak ziren denbora hartan À¢'€'" sotana beltzetan ikusten dira eta meza emaiteko soinekoak ere nahitez denbora hartako modan ziren, Baigorrin segurik, kontzilio aitzineko modan (1959an baitu Joanes XXIII.ak kontzilioa lehen aldikotz aipatu eta 1962an abiatu), aldiz aitzinamendu ttipi batzu izan ziren ordukotzat liturgia mailan eta zuk lagundu zinituen, jatorrizko mintzaira eta musika maite zinituelakotz eta senditzen baitzinuen beharrezkoak zirela fedearen oinarritzeko, "l'infranchissable barrière de la langue basque" aipatzen zinuela halako bihotzeko min batekin (L. Léon - Ebanjelioa, 1947). Zu, nahiz tradizioari errotik atxikia, aitzinamenduaren alde zinen ere, aberasgarri denetik, baitzinakien aitzina joan behar dela beti, beldurrik gabe, eta beti aitzina gidatu dituzu zure artaldekoak, deitzen zinituen Jainkoaren populua, berantago Kontzilioak oÀ¯'¬'zialki hola deituko baitu Eliza, Jainkoaren populua (1964ko Lumen gentium konstituzioan). Argazki horiek guziek frogatzen dute À¢'€'" ene konklusioa hori da segurik À¢'€'" zaharkitzen ari ziren jantzietan berdin berritze bat emaiten ahal zinuela/ginuela biziari, "Eamus ad vitam-Goazen bizirat" zen zure apezpiku lema. Egungo egunean zaharkituak diren jantziak biziaren funtsezko berritze baten seinale izan ditazkea? Zonbaiten arabera ba omen... Terrier apezpiku jauna gogoan zaitut beti, bihotzetik milesker.

Xehetasun gehiago: Goïty (Bernard) À¢'€'" Histoire du diocèse de Bayonne, Mgr Léon-Albert Terrier, Bayonne 1944-1957, pp 462-481.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3396. zbk

Triste bazaude akigarri da zuretzat eta besteentzat.

Ivan Tourgueniev

Gure Hitza | 2017/04/13

Basaburuk badu urre

Peio Jorajuria

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.

Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016