Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Apirilaren 13a

Landagoien

Landagoieneko mainutegia hetsia izanen da apirilaren 10etik 23a arte ur aldaketarentzat.

Landagoieneko mainutegia hetsia izanen da apirilaren 10etik 23a arte ur aldaketarentzat. Ateak idekiko ditu berriz 24an oporretako tenoretan, eta maiatzaren 2an tenore osotan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017/04/13

Aste Saindua

Errobiko Salbatore parropiarentzat Aste Sainduko elizkizunak honela izanen dira: Ortzegun Sainduz Jesusen azken afariaren ospatzea 19:30etan Uztaritzen; Ortzirale Sainduz Kurutze sainduaren ospatzea 19:30etan Uztaritzen; Larunbat Sainduz Bazkoko gaubeila 21:00etan Uztaritzen; Bazko egunez mezak 9:00etan Jatsun eta 10:30etan Arruntzan eta Larresoron. Aste Saindu on deneri.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017/04/13

Bilkura publiko

CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak informazio bilkura antolatzen du ortzegun huntan, 13an, Lapurdi gelan 14:30etarik 15:30era 50 urtez goitiko jendeentzat. Dohainik eskaintzen dituen jarduera berri batzuen berri emanen dute.

Irakurri segida

3396. zbk

Triste bazaude akigarri da zuretzat eta besteentzat.

Ivan Tourgueniev

Gure Hitza | 2017/04/13

Basaburuk badu urre

Peio Jorajuria

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.

Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016