Pilota | 2017ko Apirilaren 13a

Uztaritzeko emaitzak

''Union Basque'' batasunak antolatu ezkerparetan joko garbiko À¯'¬'nalak jokatu dira juan den larunbatean Angelun El Hogar kirol gunean. Kapito Harri batasunak hiru pare zituen À¯'¬'nal horietan, bi xitoen mailan eta bat kimuen mailan. Zoritxarrez guretzat hiruek galdu dute. Emaitzak hauexek izan dira: xitoetan Kapito Harri B (Barnebougle-Tapia) 25, Hardoitarrak 40; Kapito Harri A (Doussen-Dione) 29, Azkaindarrak 40; kimuetan Kapito Harri (Sarthe-Etcheverria) 34, Hardoitarrak 40. Ez dute halere gure pilotari gaztek lotsatzekorik, izan baitira bi azken partidetan segurik kintze biziki ederrak. Segi gazteak pilotan aitzina, etorriko da zuentzat ere garaipena.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Pilota | 2017/04/13

Irisarriko emaitzak

M.O.

Irisarri, Uztaritze eta Urruñako pilotari gazteak
Irisarri_%20Uztaritze%20eta%20Urrunako%20pilotari%20gazteak
Herriko trinketean, neskek ere jokatu dituzte partidak, pilota hutsean, Euskal Herriko xapelgoaren kondu, gaztetxoen B maileko À¯'¬'naletan. Elgarretaratze moduan, hiru pilota elkarte ziren gomitatuak azken egunarentzat, ororen buru À¯'¬'nalean Irisartarrak 2 (Emma Orhategaray / Eztitxu Poutçou-Hourcade) 20 / Urruñarrak 5 pareak 17. Hemen ere, neska gaztek, Gilles eta Fabrice-ren laguntzarekin, lan seriosa eramaiten dute eta uzta ona biltzen, biba horieri! Buruz buruka, goi maileko xapelketako bi egunen ondotik, huna orai amaturrena, eta igande huntan, apirilaren 16an, aratsaldeko 3etarik goiti, Frantziako xapelgoko À¯'¬'nalerdiekin, arteko, bigarren maila eta lehen mailakoekin (ikus izenak pilotako berrietan). Bertzalde, aspaldiko urtetan bezala, Irisartarrak pilota elkarteak etxeen itzulia edo eskea antolatzen du, bai Irisarrin, Suhuskunen eta Arrosan. Heldu den astetik goiti, gazteak ibiliko dira etxez etxe, zuen laguntzaren eske. Aitzinetik, eskerrak....

Irakurri segida

Pilota | 2017/04/13

Sarako emaitzak

Ganex

Union Basque batasunean trinketean esku huska Helduak: Agesta Joan À¢'€'" Calvet Daniel irabazle 40-36 Noizbaiten kontra. Frantziako xapelgoan esku huska ezkerparetan Gazteak: Iribarren Oihan À¢'€'" Jaureguy Ellandek À¯'¬'nalerdia galdu 2217 Zaharrer Segiren kontra; Umetxoak: Etxeberry Pacheco Manex À¢'€'" Vella Barnetx Leni irabazle 22-14 Atzarriren kontra, Umetxoak À¯'¬'nalean dira....

Irakurri segida

Pilota | 2017/04/13

Izturitzeko emaitzak

Harpealde trinketean

Apirilaren 1ean, larunbat arratsaldez, bururatu da negu huntako pilota lehiaketa palantxaz. Huna emaitzak:

3. mailan Goutenegre-Eliceiry 50, Acheritobehere-Barnetche 44
2 B mailan Garat-Amestoy 50, Baum-Carrau 24
2 A mailan Sabalçagaray-Larrondo 50, Etchart-Benac 42
Lehen mailan Irastorza-Inçaby 50, Oxoby-Jorajuria 38

Pilotariak ederki sariztatuak izan dira, alabainan beti bezala. Partidetarik landa pilotari, epaile, arduradun eta laguntzaileek hor berean bazuten zintzurraren goxatzekoa, ondotik aspaldiko usaiari jarraikiz Haramboure jatetxeko mahain onaren inguruan direlarik bildu umore hoberenean.

...

Irakurri segida

3396. zbk

Triste bazaude akigarri da zuretzat eta besteentzat.

Ivan Tourgueniev

Gure Hitza | 2017/04/13

Basaburuk badu urre

Peio Jorajuria

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.

Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016