Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017ko Apirilaren 13a
Hegazkin bat San Josep lizeoan
Sylvain Haïçaguerre
Urte bat huntan, Hazparneko San Josep lizeoan hasia zen bi lekutako hegazkin baten muntaketa, lekuko ikasle eta erakasle batzu elgarretaraturik Angeluko "Aeroclub basque" taldeko kide zonbaitekin.
Urte bat huntan, Hazparneko San Josep lizeoan hasia zen bi lekutako hegazkin baten muntaketa, lekuko ikasle eta erakasle batzu elgarretaraturik Angeluko "Aeroclub basque" taldeko kide zonbaitekin. Hegazkin horrek egin du bere lehen ateraldia eskolako jolastokian juan den martxoaren 17an. Lizeoko ikasle guziak hor ziren inguruan, alabainan ez da egun guziz ikusten holako gertakari bat. Biziki oroigarria izanen den eguna, zeren egun hortan berean pausatu zaukun gure lizeoen sortzailea zen Piarres Charriton. Bazuen 58 urte, kasik egunez egun, denbora hartako Gouyon apezpikuak, San Josep egunean, galdegin zakola Hazparnen teknikari buruzko eskola eraikitzea. Gostarik gosta, enegu guziak gaindituz, Piarresek xutik eman zuen teknikako San Josep eskola bai eta hunen ondoan laborantxari buruz ikasketak egiteko eskola. Piarres, hoinbertze urteren buruan, azken begi kliska gisa, zure eskola tekniko proiektuaren kausitzea frogatzeko, izaiten ahal zena sinbolo hoberik?











