Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2017ko Apirilaren 13a
Adin ederrarekin
Apirilaren 18an, Adin Ederra elkarteak gomitatzen ditu nahi duten guziak informazio arratsalde batetara, oren bata eta erditarik goiti, Bil Etxea herriko gela haundira.
Apirilaren 18an, Adin Ederra elkarteak gomitatzen ditu nahi duten guziak informazio arratsalde batetara, oren bata eta erditarik goiti, Bil Etxea herriko gela haundira. Hor aipatuak izanen dira asko gauza mamitsu, gure eskualde jabal hautan ere gero eta gehiago izaiten diren gertakarietaz, hala nola etxe arrobatze, jende enganatze, ohointza eta abar. Partaideak, C.I.A.P.A departamenduko egitura, bai eta ere jandarmeriako ordezkariak. Izanen da parte hartzaileen argitaratze bat "bideo" baten laguntzarekin eta ondotik elgarrizketa denak elgarrekin edo berdin berex biltzarraren animatzaileekin bururatzeko, hunkituak izanak diren nahitara. Kontseilu asko beraz, partikulazki zer egiten edo egin behar den atsegabe horien ezeztatzeko. Kasu huni, goizik baita hitzordua, zenbaitek pausa biharamunerat utzi beharko naski!










