Kostaldean | 2017ko Apirilaren 13a
Kasik udan bezala!
Erramu eguna ez da usu ikusi aurten bezen goxo eta iguzkitsu! Denetan bazen ainitz jende harat eta hunat ibilki eta gaitzeko giro laketa!
Erramu eguna ez da usu ikusi aurten bezen goxo eta iguzkitsu! Denetan bazen ainitz jende harat eta hunat ibilki eta gaitzeko giro laketa! Donibane Lohizunen konparazione, arratsaldean, hondartzan bazen kasik ekainean izaiten den bezenbat jende, gehienak iguzkitarat egoki, frango mainatzen ari, urak oraino fresko aireño bat ukanikan ere... Goizean jadanik, izana zen mugimendu. Mundu bat meza nagusian eta lehenik, portu bazterrean, erramuen benedikat zekari. Aspaldiko partez hor zen Michèle Alliot-Marie auzapez eta minixtro ohia. Ezagun frango agurtu ditu mezatik ateratzean. Karrikaz karrika dabilan trein ttipia ere berriz abiatua. Beti badu arrakasta, askok erranik ere 6 euro karioxko dela tira hala oren erdia irauten duen itzuli batentzat... Bere aldetik, alderdi jeltzaleak urte guziz bezala omendu du Jose Antonio Agirre lendakari zena. Jende parrasta bat bildurik haren hil hobiaren aitzinean, haren fagoretan eman mezaren ondotik...









