Inbido | 2017ko Apirilaren 13a

Lekukotasun bat guziz baliosa

Muslaria

Jean-Pierre Etcheverry apeza, sortzez amikuztarra, Saran egona erretor eta orai Donibane Garazin dagoena, nork ez du ezagutzen Iparralde huntan! Gaitzeko sail ederra baiterama ere formakuntzaren alorretan, jendea gero eta hobeki argitua izan dadien erlisione solas.

Jean-Pierre Etcheverry apeza, sortzez amikuztarra, Saran egona erretor eta orai Donibane Garazin dagoena, nork ez du ezagutzen Iparralde huntan! Gaitzeko sail ederra baiterama ere formakuntzaren alorretan, jendea gero eta hobeki argitua izan dadien erlisione solas. Horra nun liburu mamitsu bat, dena euskara garbi batean, plazaratu duen Jakin argitaletxean, aski poliki moldatua izanik gure astekaria ere muntatzen duen Imprimerie du Labourd inprimategi edo irarkolan. Liburuaren izenak berak berehala erakusten dauku gaia zertaz duen: "50 urtez artzain". 50 urte baitu Jean-Pierre Etcheverry apez dela eta apeza ere artzain bat baita. Horra zergatik axaleko argazkian ardi tropa bat den ageri, menditik hurbileko pentze batean alhan ari. Pazka ona kausitzen dutenetz ardi horiek hori ez dakigu bainan dakiguna da irakurleak pazka ona, biziki ona, gozatzen ahal duela orrialdez orrialde aitzina joanez... Gainerat liburu hori irakur erretxa da, elkarrizketa luze baten gisakoa, idazleak ihardetsiz Peio Ospital berriketariak, bestalde fama handiko kantaria denak, egin daizkion galdeeri... 135 orrialde, 15 kapitulutan, gaitzeko itzulia egiten da idazleak kondatuz bera nun nola ibilia den. Ez dena norniznikeria, ez aparantziarik ere, biziki urrun gira holako zerbaitetarik, bainan erakusteko nolako urratsak egin dituen Elizaren zerbitzuko eta ere Euskal-Herria maitez. Lehen lerroetan beretan salatuz grazia paregabea ukan duela bere apez lana Batikanoko bigarren kontzilioaren keinka hartan hastea... Salatuz ere hasian hasi duela mende erdi bat oraino elizetan eta hor gaindi "azkarki sar-arazten zela Jainkoaren beldurra eta guti aipatzen Jainkoak gutarik bakoitxarentzat duen amodioa".

Leize handi bat

Idazleak azpimarratzen du, munduari so dena begi eta beharri egonik, zernahi gauza ainitz kanbiatu direla azken urte hamarkada horietan. Jendearen bizia azkarki aldatu dela. Kasik ezin sinetsia ere baita ikustea konparazione gaurko egunean zonbat berri - xuxen edo makur - sartzen den gure etxetaraino, eskualde guzietarik, irrati eta telebixtari esker ardurenik. Gure apezaren arabera, eta arrazoina du segurki, berrogoita hamar bat urtez izan da aitzineko lau mendeetan baino kanbiamendu gehiago! Horiek hola, Jean-Pierre Etcheverry harritu zen behin gazte batek erran ziolarik hogoi urteren buruko ez zela orobat Elizarik gehiago izanen eta fedea arrunt galduko zela hain segur. Lehiatu da beraz ongi konprenitzerat nundik nola sortu den gazteen eta Elizaren arteko leize handi hori. Nola tapatzen edo estaltzen ahal den leize hori, hortaz biziki sanoki mintzo da Jean-Pierre Etcheverry, erakutsiz denek behar ginukeela elkartasun eta maitasun gehiago sartu gure arteko harremanetan...

Bide harrigarriak

Jean-Pierre Etcheverry-k biziki poliki kondatzen ditu, beti fedearen argitarat eta jendetasunaren axola handi batekin, Baionako seminario handian iragan urteak, lehenik ikasle eta gero erakasle, han baitzen 1968-an ere gaitzeko eztabada saminak izan zirelarik... Aipatzen ditu ere, eta zoin kartsuki, kontzilioak ekarri aldakuntzak. Hortaz bada hogoi bat orrialde, jakituz irakurtu behar direnak, hor senditzen baita ere Jainkoaren bideak zoin diren harrigarriak... Familien biziaz ere idatzia dena arta berarekin behar da irakurtu. Bestalde, nola Jean-Pierre Etcheverry erretor egona den Luhuson, Uztaritzen eta Saran, erretorren lanaz ere badira liburuan gogoeta batzu guziz argiak eta sanoak. Gitoen apez ere izana baita hogoi urtez, sail hortaz mintzo delarik ere zoin solas hunkigarriak ez ditu erabilki! Oroitaraziz gitoek ainitz berexkuntza jasaiten dutela oraino ere... Diolarik Eliza ez bada behartsueri osoki emana, ez dela gehiago Jesusek eraiki Eliza... Irakurtu behar da ere zer dion euskaldungoaz, euskara daukalarik aberastasun paregabe bat, bai eta zer dion iheslariez. Eta irakurtu behar ere azken kapitulua, bihotz-altxagarria baita, itxaropen mezuz betea, kasik erran nezake esperantza lorez hantua...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3396. zbk

Triste bazaude akigarri da zuretzat eta besteentzat.

Ivan Tourgueniev

Gure Hitza | 2017/04/13

Basaburuk badu urre

Peio Jorajuria

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu bat

Liburu baten argitalpena beti abentura berezi bat da. Hemen kontatu nahi dizuedan liburuarena arras polita zait. Mikel Hiribarren eta Peio Cedarry, bata Itsasuarra, Itsasun À¯'¬'nkatua, bestea Bidarraitarra, Azkainen À¯'¬'nkatua. Uztaritzeko kolegioan lehen urratsak eman zituztenetik adiskide leial, geroztikako mende erdiak hautsi ez duena. Desberdinak eta konplizeak. Iaz 60 urte dituzte bete. Karia horretara, Azkaindartuari ideia À¯'¬'lusa zitzaion kaskoan hozitu: bere adiskideari liburu baten eskaintzea, baina ez edozein liburu, Itsasuarrak berak ondutakoa, haatik honen ezjakinean argitaratuko dena, autoreari egina prest eskura emateko, opari gisa.

Artzaina dugu Itsasuarra, Basaburu auzoan, ardi esne guzia duela gasnatzen. Etxaldeko kideekin eta auzoko laborari zenbaitekin, berek ekoitzitako mozkin sano eta kalitatekoak saltzeko À¢'€'" gasna, barazki, zerriki, oiloki, gerezi eta beste À¢'€'" sare bat dute hogei bat urte honetan muntatua,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016