Han eta Hemen | 2017ko Apirilaren 13a
Basaburuko altxorrak eta bertze guziak Sarako Biltzarrean
Bi igandez iraganen da aurtengo Idazleen Biltzarra (34. edizioa), apirilaren 16an eta 17an, Pazko igandez eta astelehenez. Zergatik bi egunez? Idazle eta argitaletxeengandik galde ainitz bazegoelakoan, obra berriak molde berezi batez aurkezteko, horretarako bi egun ez sobera, hori digute erran Jean-Michel Garat eta Henri Errandonea antolatzaileek.
Bi igandez iraganen da aurtengo Idazleen Biltzarra (34. edizioa), apirilaren 16an eta 17an, Pazko igandez eta astelehenez. Zergatik bi egunez? Idazle eta argitaletxeengandik galde ainitz bazegoelakoan, obra berriak molde berezi batez aurkezteko, horretarako bi egun ez sobera, hori digute erran Jean-Michel Garat eta Henri Errandonea antolatzaileek. Hastapeneko À¯'¬'losoÀ¯'¬'a berdinarekin da biltzarra antolatzen: idazleen eta irakurleen artean loturak sustatu. 140 autore etorriko dira Sarara, antolakuntzan molde berriak izanen direlarik. Lau xoko izanen dira. Mintzaldien xokoa, 23 liburu direla molde sakonean aurkeztuko, horietarik andana bat literatura topaketa moduan, frantses telebistako "La Grande Librairie" emankizunaren gisa, Kanaldudek À¯'¬'lmaturik eta lau emazte gaztek animaturik: igandean 14:30 Karin Etxeberrik euskaraz (Arantxa Urretabizkaia eta Danele Sarriugarte idazleen obrak) eta 17:00 Aines Haristoyk frantsesez (Idoia Rodriguez Mondragon), ondotik izanen delarik ere Kirmen Uriberekin topaketa (18:00) Etxepare lizeokoek elkarrizketaturik; astelehenean 14:30 Katixa Dolharek euskaraz (Mikel Hiribarren, Maddi Zubeldia, Mixel Mendiboure) eta 17:00 Maialen Sanchezek frantsesez (Marko Armspach, Lucile Placin, Zigor, France Favard). Haurren xokoa, Kiribil konpainiak animaturik, hor ere ikastetxetako ehunka ikaslek aitzinetik prestatutako lanak, "Ametsa" gaiaren inguruan, liburu batean agertuko direnak; digital xokoa, liburu numerikoena; eta argitaletxeen xokoa, obra berri batzuen proposamen gune, norberak idazlan proiektu bat argitaratu nahi balu. Hau ere erran dezagun: Maiatz elkartea ohoratua izanen da astelehenean (11:30), 35. urtemugaren karietara, Euskaltzaleen Biltzarrak argitaratutako "Maiatzen bidean" liburua berme; eta 12:00etan, zendu berritako hiru euskaltzale omenduko dira: Piarres Charritton (Euskaltzaindiak), Marijane Minaberry eta Hasier Etxeberria (Pantxoa Etchegoinek).
Basaburuko altxorrak À¢'€'" Mikel Hiribarren
Biltzarrean agertuko diren liburu guzien artean, kronika liburu interesgarri bat ukanen dugu, Maiatz elkarteak argitaratua: Mikel Hiribarren itsasuar artzainaren "Basaburuko altxorrak". Itsasuko auzo bat dugu Basaburu. Auzo horretako lau etxalde juntatu ziren orai dela kasik 20 urte "Basaburuko Saskia" sortzeko, sare horretan beren ekoizpenak dituztela saltzen, tokiko altxor egiazkoak. Klienteen artean hamabostero hosto berezi bat dutela zabaltzen, Saskiren berri emateko. Aldizkaritxo horretan ditu euskarazko kronikak idazten euskaraz eta zortzi urtekoak (2008-2015) ditu Maiatzek bildu, Peio Cedarryk eginik aitzin-solasa. Atsegin handiz irakurtzen den liburua (300 orrialde, 17 euro). "Askotan kontrabandoan eginiko lana" dio autoreak berak, frankotan tren batean doala bere sindikalista engaiamenduen betetzera, dela Parisera, dela Bruselara ala haratago ere berdin. Gai franko jorratuz, laborantzakoak, Euskal Herrikoak, gizartekoak... "Lan loriagarria" Peio Cedarryren hitzetan, "ikuspegi humanistarekin" Lucien Etxezaharretarenetan. "Humanismoaren hazia Basaburuko bizitik daukagu" dio Mikelek berak, "auzo ona da, aberatsa, elkartasunezkoa, ongizate kolektiboaren sustatzailea".














.114307.jpg)
