Abisuak | 2020eko Ekainaren 11a

"Dantzautobusa" ikuskizuna

Dantzautobusa%20ikuskizuna

"Jour de Fête" Euskal Herrian sortua den konpainia bat da. Artistak biltzen ditu (antzezleak, taula zuzendaria, musikalariak...) espazio publikoan sortutako artistiko proiektuen alde (karrikak, parkeak, mendiak). Emaiten dituen ikuskizunaz eta formakuntzaz gain, konpainia hastapenetik engaiatzen da tokiko proiektu batzuetan biztanleekin lotura soziala, ekintza artistikoa eta espazio publikoa euskalhaziak@gmail.com guzientzat atxikitzeko. Jour de Fête konpainiak, berrikitan, "dantzautobusa" estreinatu du. Antzerkiarekin bere esperientziak hala ikusirik espazio publikoan, taldeak formatu berriak asmatzen ditu garai huni egokituz. Beste lotura bat biztanle edo ikusleekin atzeman, egunerokoa aldatu, maskaren pean irri egiteko bidea eman. Konpainiak "bat-bateko" horiek emaitea segituko du iraila arte, berriro ikuskizunen birak hasiko dituzte.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Abisuak | 2020/06/11

"Lekukoak" jarraitzen du

Lekukoak%20jarraitzen%20du
Ipar Euskal Herriko bio sailan ari diren laborari ekoizleek, hetsialdi garaian abiatu zuten ekimena da. Pentsatu zuten beren ekoizpenak kontsumitzaileeri zuzenean ekartzea gune berezi batzuetan. Ikusiz arrakasta handia ukan dutela, erabaki dute berdin segitzea. Igorri daukute nun eta zein egunez ibiliko diren: - Astelehena: Donibane Garazin (11:30-12:30), Merkatu Estalian. - Osteguna: Angelun (9:00- 12:00) Quintaou gunean eta Baionan (11:00-12:00), Euskaldunen Plazan. - Ostiralea: Kanbon (10:30- 11:30), Merkatuan eta Urruñan (10:30-11:30), Elkarteen Etxean. - Larunbata: Bidarte (9:30- 11:30), Latsagia aparkalekuan; Hendaian (10:30-11:30), Orangerie aparkalekuan; Azkainen (10:30-11:30), Kiroletan, Uztaritzen (10:30-11:30), Bilgunen; Baionan (12:00-13:00), Euskaldunen Plazan eta Biarritzen (13:30-14:30), Halle d'Iratyko aparkalekuan. Xehetasun guziak lekukoa.com sarean....

Irakurri segida

Abisuak | 2020/06/11

Irati

Irati
Iratiko Mendi Etxea Nork ez du ezagutzen Irati kaskoan kokatua den herri ttipi bat bezala bere 35 mendi-etxez osatua den gunea. Hauek ere hetsiak egonik, berriz ideki dute. Aipatzen da, aurten beharbada udako oporrak bakoitzak bere xokoan pasatuko dituela. Irati Soroan Etxola idekia Azkenean, ekainaren 3tik, Irati Soroan "Etxola"-k, Garazi eskualdeko artzaingoaren ezagutarazteko ongi-etorria eginen dauzue. Ezagutzeko: erakusketa gunea, ardi esne gordinarekin eginik bortuko gasnak eta bere gazitegia, artzainak eta mendi horiek biziarazten dituzten ardi saldoak, Etxolatik abiaturik oinez ala vtt-ez egiten ahal diren ibilaldiak, eta ostatu-jatetxea, gasnaren jastatzeko eta erosteko, taloak, piperada edo sinpleki arroltze eta xingarra jateko, ahantzi gabe euskal bixkotxa. Xehetasunentzat deitu 09 88 19 12 37 edo etxola. cize@orange. fr Horra parada on bat Garazi eta Zuberoko mendi kaskoen ezagutzeko eta ibilaldi xogarri batzuen egiteko parada eskainia zaukula....

Irakurri segida

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Azalekoa | 2020/06/11

Ascuagaren Artzainaren estatua Renon, SFOko piknika eta online barnetegia

Joseba Etxarri

Ascuagaren%20Artzainaren%20estatua%20Renon_%20SFOko%20piknika%20eta%20online%20barnetegia

RENO, NEVADA. John Ascuagaren Nugget kasino famatuan urtetan egon zen Euskal Artzainaren estatua, Nevada-Renoko Unibertsitatera aldatu dute joan den astean. Oroit dezagun Nugget kasinoa Reno ondoko Sparks-en dagoela eta duela urte batzuk saldu egin zuela Ascuaga familiak. Kasinoko Orozko jatetxearen [John Ascuagaren aita Orozko herri bizkaitarrekoa zen; Ascuagaren emazte Rose (Ardans) buraso baxenabartarren Ameriketan sortu alaba da] kanpoaldean zen estatua hau hor egon da geroztik, baina jatetxea ere izenez eta izanez aldatu zutelarik, estatuak bere erro eta loturak galdu zituen inguruarekin, eta kasinoak Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroari eskaini zion. Orain, bisitatu nahi duenak, Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroaren alboan harrapatuko du. Brontzezko euskal artzain bat eta bere zakurra erakusten ditu, eta zerikusirik ez du Nestor Basterretxea zizelkariaren Renoko Euskal Artzainaren Monumentuko estatuarekin, hau Renoko Rancho San Rafael parkean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016