Han eta Hemen | 2023ko Agorrilaren 03a

Euskal Elkargoa eta Gipuzkoako diputazioa lankidetzan

Euskal%20Elkargoa%20eta%20Gipuzkoako%20diputazioa%20lankidetzan

Euskal Elkargoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzan, 2022an, Euroeskualdearekin, UIK Fundazioarekin eta lurraldetako unibertsitateekin batera, bi erakundeek mugaz gaindiko udako Iehen unibertsitateak antolatu zituzten. Aurten bigarren edizioa iragan berri da. Karia horretara Eider Mendoza Larrañaga Gipuzkoako diputatu nagusi berria eta Jean René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, aitzin bildu dira, berekin zutela Joseba Erremundeguy elkargoko mugaz gaindiko lankidetzarako delegatua.

Bilduak zirenek adierazi dute Euskal Elkargoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzan aro berri bat ideki nahi dutela, Euskal Herriarentzat emankorra izan nahi duena. Ondotik, bi erakundeak batzen dituzten gai guziak eztabaidatu dituzte. Horietan euskal kulturaren eta hizkuntzaren inguruan elkartzeak duen garrantzia azpimarratu da, lankidetza berriak aktatu dituzte.


Lankidetzarako hitzarmen berria

Jean-René Etchegarayk eta Eider Mendozak Euskal Eurohiriaren lankidetza berriz abiaraztea erabaki dute, lurraldearen eta bertako herritarren zerbitzurako proiektu konkretuak garatzeko xedea dute. Euskal Herriko bi aldeetako proiektuak egituratzeko, enplegua, mugikortasuna eta eleaniztasuna gaien inguruan dagokionez diru laguntzak plantan jarriko dira. 2024. urte hasieran aurreikusia den proiektu deialdiaren baitan sartuko da. POCTEFA Europako programaren baitan, Euskadi, Nafarroa, Ipar Euskal Herria eta Barétous ibarra eremuetan, 14,8 milioi euroko finantzamendua baztertua izanen da. Akordio horrek, enplegua, mugikortasuna eta eleaniztasuna gaien inguruan ahalbideratuko du proiektuak egituratzeko diru-laguntzak eskuratzea.

Jean-René Etchegarayk eta Eider Mendozak klima-aldaketaren gaia ere luze-zabal eztabaidatu dute. Bereziki Ostreopsis mikro alga toxikoaren inguruan erabakiak hartzeko tresnak ikertzeko eta garatzeko. Gai hunen inguruan, "POCTEFA 2021-2027" proiektuaren lehen deialdian, galde bateratua egina izan da, lurraldeko eragile zientifikoekin batera.


Bi instituzioen arteko lankidetza proiektuak

Aldebiko harremanaren barne, Euskal Elkargoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia hainbat alorretan proiektuak garatzen ari dira.

Mugaz gaindiko mugikortasuna: Gipuzkoako Foru Aldundiak, garatzen ari den Living Lab Road proiektuan, Ipar Euskal Herriko Garraio Sindikatua juntatzen du. Egitasmo hau konektatutako terminalak zabaltzen dituzten autobideetako adimendunen garapenerako da. Bestalde mugaz gaindiko dimentsioa duten mugikortasun proiektuen inbentarioa elkarrekin eramana izanen da.

Garapen ekonomikoa / Ekonomia soziala eta solidarioa: bi erakundeek, "Bihar" egiturak enpresentzat ontasun eta merkatuen trukaketan lantzen duen ikerketa proiektua sustengatzen dute.

Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Gobernamendua eta Euskal Elkargoaren mailan egituratua, enpresen arteko erosketa-salmenta sistema hunek, eragile ekonomikoak bateraturik, loturak sendotzea eta tokiko ekonomia bultzatzea du helburu.

Herritartasuna eta jendarterako berrikuntza: Gipuzkoako Foru Aldundiak "Etorkizuna Eraikiz" proiektuan Euskal Elkargoa lotzen du. "Etorkizuna Eraikiz" egitasmoak proiektu estrategikoak bultzatzen ditu, modu kooperatiboan, Gipuzkoako jendartearen gaurko eta etorkizuneko beharrekin lotu gaiak landuz.

Uraren eta itsasertzaren alorrean: bi erakundeek, lurraldean inplikatuak diren beste erakunde publiko eta zientifikoekin batera, Euskal Litoral GIS baitan lan egiten dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3701. zbk

Gure Hitza | 2023/08/03

Hurbiltzen ari...

Janbattitt Dirasar

Hemendik urte baten buruan Olinpiar-Joko lehiaketa guziz famatua hasiko da Parisen. Jadanik, urte bat aitzinerat beraz, ikaragarriko burrunba bada zoin-gehiagoka hori hurbiltzen ari dela-eta. Beharriak tutatzen ere gaituzte istorio horrekin. Egia da holako gertakari batek bazter guziak inarrosten dituela. Untsalaz alabainan zernahi joko motetan, mundu guziko jokolari hoberenak hor izanen dira eta denek erakutsi nahiko dute beren talendu nasaiena. Bilduko da jende anitz eta izanen da ere espantu! Sobera denen buru? Nik dakita! Alde batetik munta handia dute holako egunek, hori ez da aise ukatzen ahal! Mundu guziak aipatzen ditu alabainan! Diotenaz, gisa hortan kirol gehienen arrakasta emendatzen da, gero eta gazte gehiago emanak zaizkiote eta hori bera ez da guti bixtan da! Kar hori denborarekin berriz eztitzen bada ere. Arrangurak badirela, diru negozio oker eta gaineratiko, ez ote da paso ere joan behar batzuetan? Olinpiar-Jokoak lau urtetarik egiten dira eta sekulan ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016