Herriz Herri - Arrosa (NB) | 2023ko Agorrilaren 03a
Film laburren gaualdia
Agorrilaren 19an (21:30) euskarazko filmak proiektatuak izanen dira, frantses azpitituluekin. Euskal filmegileen obrak dira ikusgai izanen, bakoitzak 20 bat minutu irauten du:
Zerua Blu (Lur Olaizola); Positive bomb (Manex Fuchs eta Eñaut Castagnet), No me desperteis (Sara Fantova); Nire eguneroko maitea (Manex eta Ximun Fuchs, Eñaut Castagnet); Muga (Eñaut Castagnet).
Sartzea urririk, aitzin taloak izanen dira (20:00).











