Herriz Herri - Heleta (NB) | 2023ko Agorrilaren 03a

Kontzertu gaualdia - Kabalkada

Kontzertu%20gaualdia%20-%20Kabalkada

Kontzertu gaualdia

Heletako besten karietara, Soropila elkarteak proposaturik, Katoum-Katoum musika taldea entzungai izanen da, agorrilaren 11n, ostiralarekin (19:00), Santa Maria etxeko lorategian.

Katoum Katoum musika taldearen errepertorioa Cabo-Verdetik... Antillak arte bidai ederra, Latinoamerikatik pasatuz.

Zatozte nonbrean gaualdi goxo baten pasatzera eta musika talde eder horren deskubritzera.

Sartzea 8 euro, haurrentzat urririk.

Ostatu eta afari begetarianoa (19:00) proposatua da.

Kabalkada

Bigarren emanaldia larunbat huntan iraganen da (16:00), lehenean bezain arrakastatsua izanen dela dudarik ez!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3701. zbk

Gure Hitza | 2023/08/03

Hurbiltzen ari...

Janbattitt Dirasar

Hemendik urte baten buruan Olinpiar-Joko lehiaketa guziz famatua hasiko da Parisen. Jadanik, urte bat aitzinerat beraz, ikaragarriko burrunba bada zoin-gehiagoka hori hurbiltzen ari dela-eta. Beharriak tutatzen ere gaituzte istorio horrekin. Egia da holako gertakari batek bazter guziak inarrosten dituela. Untsalaz alabainan zernahi joko motetan, mundu guziko jokolari hoberenak hor izanen dira eta denek erakutsi nahiko dute beren talendu nasaiena. Bilduko da jende anitz eta izanen da ere espantu! Sobera denen buru? Nik dakita! Alde batetik munta handia dute holako egunek, hori ez da aise ukatzen ahal! Mundu guziak aipatzen ditu alabainan! Diotenaz, gisa hortan kirol gehienen arrakasta emendatzen da, gero eta gazte gehiago emanak zaizkiote eta hori bera ez da guti bixtan da! Kar hori denborarekin berriz eztitzen bada ere. Arrangurak badirela, diru negozio oker eta gaineratiko, ez ote da paso ere joan behar batzuetan? Olinpiar-Jokoak lau urtetarik egiten dira eta sekulan ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016