Herriz Herri - Lasa (NB) | 2023ko Agorrilaren 03a
Elgarrekin eta elgarrekilan
Urteak baitoatzi airez aire, ohartzen gira baduela jada urte zonbait erretretara heldu berri ziren gizon-emazte mutxo batek, Elgarrekin deitu elkartea xutik ezarri zutela. Helburu zuten hirugarren adinekoek parada ukan zezaten etxetik ateratzeko, elgar ikusteko, gurutzatzeko eta deskantsatzeko. Iraganak iragan, xede on horietarik bat obratu dugu uztailaren 28an, 50 bat lagun bilduz Madaria mendi tontor pollitan, geriza ginuela kide baten etxola ongi begiratua. Denbora ederrak lagundurik kanpoan jan eta edan dugu, nasaiki bistan gintuela iduzkitara goxoki zauden kabalak, behi, ardi eta beste. Ez da esplikatze handiren beharrik konprenitzeko zonbat lan egin behar ukan duten kide batzuek holako baten apailatzeko. Horieri esker guziek arratsalde goxoa eta lasaia pasatu dugu, kantu, istorio kondan, musean, bertze batzuk kurri mendi kaskoraino Luzaideko mugaraino. Denek pozik bururatu dugu arratsaldea berriz itzultzeko gogoarekin. Zendako ez! Anartean milesker antolatzaileeri eta biba Elgarrekin.











