Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023ko Agorrilaren 03a
Kantaldia - Arte Artetxenan
Kantaldia agorrilaren 25ean
Mikel Urdangarin eta Altzükütarrak kantari famatuen entzuteko parada eskainia zauku.
Arberoako ostiraletan, uda huntako azken gaualdia izanen da, Artetxea elkarteak antolatua, Euskal Kultur Erakundea eta Euskal Irratiak laguntzaile eta babesle direlarik.
(20:30) Mikel Urdangarin, (21:30) Altzükütarrak, ostatu eta talo (19:00), sartzea kitorik. Herriko plazan iragaitekoa da, euria balitz Artetxean.
Ez ahantz, ostiral arratsez Izturitzen besta herrikoi baten mentura dugula. Denak gomitatuak zirezte.
"Artea Artetxean" 2023-2024 ikasturtean
Epez epe, arte mota ezberdinak ezagutu eta jastatu! Hauxe da Artetxean irail hastetik proposatua dena.
Astelehenetan (17:30-18:15) 6-11 urte artekoentzat, (18:30-19:30) 12-17 urte artekoentzat, (19:30-20:30) helduentzat.
Haurren lantegietan burasoek ere parte har dezakete. Artistak nor diren eta zer sailetan:
- Maitena Ihidope: marrazketa arkatzez marrazten ikasi jendeak eta beste,
- Ane Morales: hari korapilo edergailu edo opari bat hariz sortu...
- Battitt Halsouet: modelismoa ihauterietako maska, mozorro bat asmatu...
- Maiana Agorrodi: tindua euskarri ezberdinetan tindatu...
- Maite Landart: zizelkatzea zura landu, formak sortu...
Izena emaiteko agorrilaren 15a aitzin, deitu Maritxu 06-26-56-71-75 edo mailezhaizemari@orange.fr.











