Orotarik | 2023ko Agorrilaren 03a

Haziak idazle: MAITENAREN AMETSAK

Elena Irigoien SFX Kolegioa Uztaritze U4B1 bakarka lehen saria

Haziak%20idazle:%20MAITENAREN%20AMETSAK

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo lehiaketan ipuin baten segida asmatu behar zuten, 250 hitzetan gutienez, "Espazioa eta ametsak" gaiaren inguruan.

Arratsalde apal batez Maitena lanetik sartzen da. Egun gogor eta konplikatua pasatu du. Nekatua da eta buruan min du. Pentsatzen du bainu batek on eginen diola.

Bainugelara joaten da eta bainua prestatzen: ur bero beroa, xaboi lurrin goxo batekin eta liburu on bat. Maitenak maite du astrologia, planetak, izarrak eta zeruko elementu guziak. Irakurtzen duen liburua hortaz mintzo da eta Maitenari biziki gustatzen zaio.

Orduan plazerez urean sartzen da. Ur beroak berehala on egiten dio. Bere buruko mina laster partitzen zaio eta bere laneko problemak ahanzten. Bere gorputza lasaitzen da, bainugela guzian lurrin goxoa hedatzen da. Bainua aparrez betea da.

Orain Maitena prest da bere liburua irakurtzen hasteko. Badira jada bi egun Maitenak bere liburua hasi duela eta irakurtzen duena biziki maite du. Orain bere liburua irekitzen du, badu oraino erdia irakurtzeko, biziki kontent da eta irakurketa hasten du.

Liburuaren istorioak kondatzen du mutiko ttipi baten abentura. Mutiko ttipi horrek, Izar izena duena, bere bizia pasatzen du planetaz planeta, bertako jendeen bizimodua ezagutu nahiz. Bere bizi laburrean jadanik sei planeta ezagutu ditu, haien bizimodu diferenteak, jende diferenteak eta lur diferenteak. Orain gure planetatik hurbiltzen ari da. Egun Jupiter planetara heltzen da. Jupiter planeta oso bitxia da, zeren eta dena ura da. Jendeak, arrainak bezala, urpean bizi dira.

Maitena bere liburu eta ametsetatik ateratzen da bere ama entzuten duelarik oihuka. Maitenaren amak oihukatzen du, bere sukaldea uretan baita. Bere ametsetan Maitenak ahantzi du bainuko ura hestea eta ura bainugelatik atera da eta peko gela, non ama sukaldatzen ari zen, trenpatu du. Maitenak, bere Jupiterreko jendeak bezala, nahi zuen urpean bizi baina bere amak ez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2023/08/03

KURTSO BUKAERA EDERRA IEP-EN!

Piarres Larazbal Kolegioa

KURTSO%20BUKAERA%20EDERRA%20IEP-EN!

Ekainaren 15 eta 16an, ostegun eta ostiralez, IEP gelako ikasleentzat bi egun bereziak antolatuak izan zaizkie.

Lehena, gure kolegioko 10 ikasle agurtzeko Urruñako Oihana Parkean ibili dira zuhaitz gainean, urtxintxen moduan!

Ondoren, gelan krakada goxo bat prestatu eta irakasle-hezitzaileekin partekatu zuten, antolatu zuten matahamien salmentarekin lortutako diruari esker! Milesker lagunak zuen laguntzarentzat! Bertan, oparitxo batzuen trukaketak izan ziren eta kolegiotik kanpo bide berria hartuko dutenentzat agur berezia!

Ostiralean Seaskako IEP geletako beste ikasleekin batera Senpereko aintzirara joan ziren, han tirolinaz tirolina ibili ziren hegan!

Bukaera bikain bat, urte eta talde bikain batentzat!

Bide on guzioi!


...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/08/03

EMILE TXIKIA

EPELONDO

Hiru aste jadanik, Probantza aldeko 25 biztanleetako mendiko herri eskas batean, dagoeneko "txikia" hitzaz hornitzen den bi urteko Emile mutikotxoa desagertu dela. Ez da seinale ona kazetariak "txikia" hitza erabiltzen hasten direnean: oroitzen, hemen berean behin aipatu genuen, 1984an Vologne ibaiaren hegiak inarrosi zituen Gregory Txiki haren afera tragikoaz? Ez dakigu Emilen kasuak bide berdina hartuko duen ala ez, momentuan ikerlariak ilunpean direlako: desagertu zen larunbat arratsaldean, bi pertsonek ikusi zuten karrikan bakarrik ibilki... eta gero naturan sinpleki eta pürki urtu zen Emile, hatzik eta aztarnarik utzi gabe.

Polizia eta jendarmeriako arduradunek oraindik ere hipotesiak oro bizirik mantentzen dituzte, asteburu luze oso bat inguruneak xeheki miatzen iragan ondoren. Familia susmatu zuten, baina badirudi zurrunbilotik at dagoela, ez dute bahiketaren bidea ixten, are gutxiago baztertzen psikopata baten...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/08/03

SU eta GAR

(G.L. 23-05-28 )

(Mehetegiko xakurra...)


Euskal Herriko ortzian,

Gliese izarra baita,

"GAR" deitua dute eta

"SU" berriz haren planeta!

Gaurko astronomariek

Holaxe erabaki-ta! (bis)


Hiru mila gradu omen

Ditu GAR-ek azalean,

Laurehun-ta hogoitamar

Gradu aldiz "SUK" berean!

BERRIA egunkariak

Hori dakar atzokoan! (bis)


Lurrean zazpi mila bat

Hizkuntza mintzo baitira,

UNESCOk gomendaturik

Hautatu dute euskara!

Ez gara guti harro-ta

Iraun dezala luzara! (bis)



...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/08/03

Galtxetaburuko amatxi

Gotaineko haize epailea Mixel Etxekopar


(2023 / VII / 22)

Airea: Goizean goizik

Galtxetaburuko borta zabal / nor gibelean Roxali

Orain ere funtsean hala da / deus ez da hartan irauli

Begi dantzari hori niholaz / ezin daiteke itzali

Zote aitzina jauzi ta hiru / antrexat eta itzuli

Soinuaren hauspoa alaitzen / beti izan duzu jakin

Baina soka dantzak noizbait badu / hitzordu etenarekin

Manex anaiak xaramelatzen / azken dantza hau zurekin

Ez gurekin bai zauden lekuan / Beñat plaza gizonarekin

Gotaineko haize epailea

Mixel Etxekopar

...

Irakurri segida

3701. zbk

Gure Hitza | 2023/08/03

Hurbiltzen ari...

Janbattitt Dirasar

Hemendik urte baten buruan Olinpiar-Joko lehiaketa guziz famatua hasiko da Parisen. Jadanik, urte bat aitzinerat beraz, ikaragarriko burrunba bada zoin-gehiagoka hori hurbiltzen ari dela-eta. Beharriak tutatzen ere gaituzte istorio horrekin. Egia da holako gertakari batek bazter guziak inarrosten dituela. Untsalaz alabainan zernahi joko motetan, mundu guziko jokolari hoberenak hor izanen dira eta denek erakutsi nahiko dute beren talendu nasaiena. Bilduko da jende anitz eta izanen da ere espantu! Sobera denen buru? Nik dakita! Alde batetik munta handia dute holako egunek, hori ez da aise ukatzen ahal! Mundu guziak aipatzen ditu alabainan! Diotenaz, gisa hortan kirol gehienen arrakasta emendatzen da, gero eta gazte gehiago emanak zaizkiote eta hori bera ez da guti bixtan da! Kar hori denborarekin berriz eztitzen bada ere. Arrangurak badirela, diru negozio oker eta gaineratiko, ez ote da paso ere joan behar batzuetan? Olinpiar-Jokoak lau urtetarik egiten dira eta sekulan ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016