Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023ko Agorrilaren 03a

Bidasoa Folk

Bidasoa%20Folk

Irun, Hondarribia eta Hendaia artean antolatua den Bidasoa Folk edizioa, agorrilaren 18, 19 eta 20an iraganen da.

Dohainik 3 kontzertu proposatuak dira, arratsaldean eta aire librean, folkaren eta musika garaikidearen erreferentzia diren taldeekin. Alemania, Aljeria, Armenia, Maroko, Siria, Valentzia eta Euskal Herritik etorri artistez gozatzeko aukera izanen da.

Lehen kontzertua, agorrilaren 18an Iruneko Juncal plazan iraganen da (20:00), Dissidenten (Alemania - Maroko). Agorrilaren 19an, Hendaiako Gaztelu Zaharrean Urbalia Rurana (Valentzia) eta Belar Hostoak (Euskal Herria) ariko dira (20:30). Azken eguneko hitzordua Hondarribiako Arma Plazan emana da (20:00), Maria Moramarco (Italia) eta Mediterranean Voices (Siria, Armenia, Aljeria, Italia) taldeak presente izanen dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3701. zbk

Gure Hitza | 2023/08/03

Hurbiltzen ari...

Janbattitt Dirasar

Hemendik urte baten buruan Olinpiar-Joko lehiaketa guziz famatua hasiko da Parisen. Jadanik, urte bat aitzinerat beraz, ikaragarriko burrunba bada zoin-gehiagoka hori hurbiltzen ari dela-eta. Beharriak tutatzen ere gaituzte istorio horrekin. Egia da holako gertakari batek bazter guziak inarrosten dituela. Untsalaz alabainan zernahi joko motetan, mundu guziko jokolari hoberenak hor izanen dira eta denek erakutsi nahiko dute beren talendu nasaiena. Bilduko da jende anitz eta izanen da ere espantu! Sobera denen buru? Nik dakita! Alde batetik munta handia dute holako egunek, hori ez da aise ukatzen ahal! Mundu guziak aipatzen ditu alabainan! Diotenaz, gisa hortan kirol gehienen arrakasta emendatzen da, gero eta gazte gehiago emanak zaizkiote eta hori bera ez da guti bixtan da! Kar hori denborarekin berriz eztitzen bada ere. Arrangurak badirela, diru negozio oker eta gaineratiko, ez ote da paso ere joan behar batzuetan? Olinpiar-Jokoak lau urtetarik egiten dira eta sekulan ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016