Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2023ko Agorrilaren 03a
"Atzar hadi - Rock 'ta Euskadi" - Zigarreta muturrak
Atzar hadi - Rock 'ta Euskadi
Agorrilaren 8an, Dukontenian (21:00), "Atzar Hadi" Euskal Herriko 70eko hamarkadara eramaiten duen ikusgarria da, zuzeneko musika-kantua, pantaila handian proiekzioak eta argazkiak.
Xabi Peryk koordinatzen duen Atzar Hadi taldea, euskal kantari eta musikariz osatua da: Jojo Bordagaray, Patxi Etcheverry, Xabi Albistur, Xabi Pery, Mikel Artieda eta Javier Perez de Azpeitia.
Ikuskizuna muntatu dutenek Errobi taldea omendu nahi ukan dute, beti aktualitatean dena, musikan zein testuetan (gehienak Daniel Landartek idatziak).
Zigarreta muturrak ez nolanahika bota
"Biensër" kolektiboak abiatu sentsibilizazio kanpainarekin, Herriko Etxeak bat egin du. Helburua da usaiak aldatzen laguntzea eta zigarreta muturrak espazio publikoan ala hondartzan ez nolanahika botatzea. Trantsizio Ekologikoko Ministerioak onartu ALCOME egiturarekin adostu kontratu baten bidez ekintzak biderkatzeko diru laguntzak ahalbidetzen ditu. Herritarren kopuruaren arabera finkatzen da, Donibane Lohitzunentzat 1,58€ biztanle bakoitzeko. Udaberrian 17 hautsontzi berri hirian instalatuak izan dira, orotara 50 dira.











