Herriz Herri - Urruña (L) | 2023ko Agorrilaren 03a
Abuztuko astearteak - Pausuko bestak ongixko - Organo kontzertua - Bisita gidatuak- Argazki erakusketa - Migratzaileen alde - Herri kirolak - Pilota - Gazte gunea
Abuztuko astearteak
Abuztuko astearteetan honako kontzertuak izanen ditugu herriko plazan: 8an Leize taldearena, 15ean Los Chuchos-ena, 22an Alaiak taldearena eta 29an, Brililiak taldearena. Urririk.
Pausuko bestak ongixko
Uztailaren 20tik 23ra ospatu dituzte pausuarrek aurtengo bestak, eta nola gainera! Adin guztietako urruñarrak eta auzo herrietakoak hurbildu dira Pausura eta umore onez gozatu dira aurtengo bestez. Jadanik pausuarrak heldu den urteko jaiez pentsatzen hasiak omen dira.
Organo kontzertua abuztuan
Abuztuaren 6an, igandearekin (18:00), Benjamin Righetti organo-jole gazteak kontzertua emanen du herriko elizan, Bach, Beethoven, Rachmaninov eta Berijozen doinuak eskainiz. Antolatzailea: Euskal Herrian Organoak Kantuz elkartea.
Bisita gidatuak astelehen eta ostegunetan
Joritz Larraza urruñar historialari eta kultura zale ezagunak bisita gidatuak antolatu ditu eta bisita horietan Urruñako euskal kultura, usaiak, mitologia eta historia azalduko ditu, euskaraz zein frantsesez. Horretarako lehenik, mintzaira eskatu behar. 90 minutuko saioak izanen dira. Prezioa 8 euro pertsona bakoitzeko, 14 urtetik behetikoentzat urririk. Irteerak, astelehen eta ostegunetan, ekainetik urrira. Elkargunea: Turismo Bulego aitzinean (19:30). Informazioa: 06-73-93-07-06 edo Turismo Bulegoan.
Herriko organoari bisita
Abuztuko astearte oroz (18:00), bisita gidatua izanen da herriko elizan den organo baliosa ezagutzeko. Horren ondotik (19:00), euskal animazioak izanen dira. dantzariak, abesbatzak... Informazioa: 05-59-54-60-80.
Argazki erakusketa arrakasta handiz
Ekainaren 23tik eta abuztuaren 31 arte, Zabalik izanen da herrian, Inpakt izeneko argazki erakusketa honako tokitan banaturik: Herriko Etxearen aitzineko plazan, Posta gelan, Presaburun, pilota-plaza ondoan eta haurtzaindegiaren aparkalekuan. Kultur ekintza engaiatu honek gizakiak ingurumenean eta gizartean duen eragina lantzen duten 4 argazkilari plazaratu ditu: Pascal Maite, Nationak Geographic aldizkari famatuko erreportari ezaguna, Tim Flach argazkilari britaniarra, William Daniels dokumental-egile frantsesa eta Jéromine Derigny agroekologo frantses ezaguna. Erakusketa ederra, zinez.
Abuztuan mutxikorik ez
Abuztuan ez dira azken larunbat goizean ohiko mutxikoak izanen. Irailean berriz, betiko moduan hasiko dira.
Migratzaileen alde Pausuko zubian
Uztailaren 22an, larunbatarekin, migratzaileen aurkako jazarpena salatzeko elkarretaratze bat egin zuten Pausuko zubian. Hainbat esku-orri banatu zizkieten handik autoz iragan zirenei eta polizia frantsesaren etxolan "Inor ez da ilegala" eta "Ongi etorri errefuxiatuak" zioten mezuak ezarri zituzten.
Herri kirolak astelehenero
Abuztuko astelehen guzietan herri kirolak izanen dira pilota-plazan (19:00).
Pilota partidak asteartero
Urruñarrak Pilota elkarteak antolaturik, abuztuaren astearte guztietan, pilota partidak izanen dira herriko pilota-plazan. Urririk (20:30).
Dongaitz pala txapelketaren finala
Apirilaren lehen egunetan hasi zen aurtengo Dongaitz pala txapelketa, eta orduz geroztik abantzu egunero partidaren bat jokatzen dute. Osora 72 bikotek hartu dute parte. Uztailaren hasieran, txapelketaren laurdenetan sartu ziren eta orain, abuztuaren 5ean, larunbatarekin, finala izanen dugu.
Aupa gure pilotariak eta aupa Dongaitz trinketa horrelako txapelketa ederra urtero antolatzeagatik!
Gazte gunearen ekitaldiak
12-17 urte arteko gazteentzat. Hilaren 1ean "Flout eguna" - Atlantic Parc kiroldegian. Hilaren 2an, "Kinka padel À¢'€'" frontball" gazte gunean. Hilaren 3an "Laser Game" gazte gunean. Hilaren 4an, "Beach Rugby" aisialdi zentroan. Hilaren 7an bisita eguna Donostian. Hilaren 8an "Vio Ferrata rafting" gazte gunean. Hilaren 9an bizikletaz Azkaingo igerilekura. Hilaren 10ean paintball eta burger gaualdia. Hilaren 11n "Beach Soccer" Zokoko hondartzan. Hilaren 16an "Plouf eguna" Gujan Mestras kiroldegian. Hilaren 17an "Bouee Tractee" hondartzan. Hilaren 18an "Beach Thouk Balla" Zokoko hondartzan. Hilaren 21etik 25era gazteen obra-lekua erlaitzean. Hilaren 28an gazte ekitaldiak. Hilaren 29an "Mega Teuf".Informazioa: 06-98-27-81-83.











