Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023ko Agorrilaren 03a

Biltzarre - Pilota

Biltzarre

Uztailaren 21ean Lapurdi Herriko Etxean Johanna Clément, René Clément fundazioaren lehendakaria, Bruno Carrere auzapeza, Beñat Elhorga Senpereko auzapeza, beste arduradun, auzo eta idazkari bildu dira. Falta zen bakarra: Thierry Sanzberro Zuraideko auzapeza. Biltzarraren helburua izan da 2019an hiru herrien eta fundazioaren artean izenpetu hitzarmenaz kontu emaitea, zer segida ukan duen eta zer den geroztik eginik. Hiru Herriko Etxeen lana da araudien errespetaraztea. Hogei eta hamar hektarea dituen fundazioa kokatua den tokian, natura eta ingurumena zaintzea eta ahalik hobekien baloratzea da, hitzarmenaren mamia. Iragan urtean sektore hortan iraupeneko asko zuhaitz landatuak izan dira eta laborari batzuk erabiltzen dituzte, lur batzuen baldintzak eguneratuak. Lur eremu horietan baita Otsanzko kapera, erabaki dute beraren gibelean erremedio egiteko landare batzuk ezartzea, garai batean hor egon diren fraide batzuk egin zuten bezala.

Pilotaz hitz bat

Atxiki ttipi edo joko-garbin eta ere luzean Frantziako xapelgoaren kondu bost finalaurreko zituen Kapito Harri elkarteak jokatzeko. Bi jokatu dira pasa den asteburuan eta zorigaitzez bi galtzerekin. Larunbatean Baigorrin gaztek galdu dute joko-garbin, USSP Amikuzeren kontra 34-40. Igandean Saran luzeko jokoan, euriarengatik partida berant hasirik, helduetan gure talde nagusiak galdu du Luzean-en kontra 5-13. Aste huntako hiru partida gelditzen dira, bi joko-garbin, larunbatean helduena A mailan Baionaren kontra, Sutar plaza berrian eta kimuena herrian Bilgunen Hardoitarraken kontra. Luzean gazte mailan bi talde uztariztarrak ariko dira elgarren kontra, heldu den igande goizean, Bilguneko plazan. Bietarik bat finaleratuko da eta agian uztariztar pilotazale asko higiaraziko du partida horrek. Aste handiko berri ondoko astetan.

NB Joan den igande goizean helduetan A mailan Bilguneko plazan Hardoitarrak nagusitu da Noizbait Hazparnekoari 13-2.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3701. zbk

Gure Hitza | 2023/08/03

Hurbiltzen ari...

Janbattitt Dirasar

Hemendik urte baten buruan Olinpiar-Joko lehiaketa guziz famatua hasiko da Parisen. Jadanik, urte bat aitzinerat beraz, ikaragarriko burrunba bada zoin-gehiagoka hori hurbiltzen ari dela-eta. Beharriak tutatzen ere gaituzte istorio horrekin. Egia da holako gertakari batek bazter guziak inarrosten dituela. Untsalaz alabainan zernahi joko motetan, mundu guziko jokolari hoberenak hor izanen dira eta denek erakutsi nahiko dute beren talendu nasaiena. Bilduko da jende anitz eta izanen da ere espantu! Sobera denen buru? Nik dakita! Alde batetik munta handia dute holako egunek, hori ez da aise ukatzen ahal! Mundu guziak aipatzen ditu alabainan! Diotenaz, gisa hortan kirol gehienen arrakasta emendatzen da, gero eta gazte gehiago emanak zaizkiote eta hori bera ez da guti bixtan da! Kar hori denborarekin berriz eztitzen bada ere. Arrangurak badirela, diru negozio oker eta gaineratiko, ez ote da paso ere joan behar batzuetan? Olinpiar-Jokoak lau urtetarik egiten dira eta sekulan ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016