Herriz Herri - Baiona (L) | 2023ko Agorrilaren 03a

Bestak bururatuak! - Barthes: ura nundik nora doan

Bestak%20bururatuak!%20-%20Barthes:%20ura%20nundik%20nora%20doan

Bestak bururatuak!

Aurten ere besta arrakastatsuak izan dira, milioika jendek parte hartu baitute. Besten abiatzea bi tokitan egin da, "ofiziala" Herriko Etxeko balkoitik eta Baiona Tipian besta alternatiboak antolatzen dituzten elkarteek Xina ostatuko leihotik.

Karrikaldiak usaiako arrakasta ukan du, bai eta "Laborarien xokoak", euskal kulturak holako besta erraldoian bere lekua baduela frogatua izan da. Igandean, ohidura den bezala San Andres elizan banden meza iragan da, Iruñea eta Baionako Herriko Etxeetako hautetsien presentziarekin, Cristina Ibarro auzapez berria presente zen.

Lerro hauek idaztean, Baionako prokuradoreak ez zuen bestetan izan gertakarien berri emana. Sare sozialen bidez sexu erasoak eta bi bortxaketa iragan direla jakin da. Feminista mugimenduek, gertakarien salatzeko, bestetan elkarretaratzea deitu zuten.


Barthes: ura nundik nora doan

Agorrilaren 8an (9:00-12:45) Euskal Itsasbazterra egiturak antolatzen du "Barthes: ura nundik nora doan" deitu ekimena, Departamendua eta Herriko Etxea partaide dira.

Baionako ateetan, Ansoteko zelaia erregularki urperatua da, itsas mareen menpeko lurretan. Baionako hiriak ingurune naturala zaintzea eta kudeatzea bere gain ditu. Ibilaldi naturalista, toki horretan hitzaldiak eta jokoak proposatuak izanen dira, aitzin izena eman behar da: cpie.pays.basque@orange.fr.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3701. zbk

Gure Hitza | 2023/08/03

Hurbiltzen ari...

Janbattitt Dirasar

Hemendik urte baten buruan Olinpiar-Joko lehiaketa guziz famatua hasiko da Parisen. Jadanik, urte bat aitzinerat beraz, ikaragarriko burrunba bada zoin-gehiagoka hori hurbiltzen ari dela-eta. Beharriak tutatzen ere gaituzte istorio horrekin. Egia da holako gertakari batek bazter guziak inarrosten dituela. Untsalaz alabainan zernahi joko motetan, mundu guziko jokolari hoberenak hor izanen dira eta denek erakutsi nahiko dute beren talendu nasaiena. Bilduko da jende anitz eta izanen da ere espantu! Sobera denen buru? Nik dakita! Alde batetik munta handia dute holako egunek, hori ez da aise ukatzen ahal! Mundu guziak aipatzen ditu alabainan! Diotenaz, gisa hortan kirol gehienen arrakasta emendatzen da, gero eta gazte gehiago emanak zaizkiote eta hori bera ez da guti bixtan da! Kar hori denborarekin berriz eztitzen bada ere. Arrangurak badirela, diru negozio oker eta gaineratiko, ez ote da paso ere joan behar batzuetan? Olinpiar-Jokoak lau urtetarik egiten dira eta sekulan ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016