Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Agorrilaren 03a

Larrungo Koloreak - Beilatokia - Abuztuko gertakariak - Pilota

Larrungo%20Koloreak%20-%20Beilatokia%20-%20Abuztuko%20gertakariak%20-%20Pilota

Larrungo Koloreak

Taldeak Lur Berri gelan bere erakusketa egin du, 13 erakusle baziren, 11 margolari eta 2 zizelkari, denak bat bertzea bezain ederragokoak. Denak kontent ziren, zeren jende anitz ibili baita.

Beilatokia

Gan den astean lehenbizikoz estreinatua izan da. Hola ez dugu kanpoko herrira gan behar, herrian berean badugu eta plazer egiten du.

Abuztuko gertakariak

Abuztuaren 15, 22 eta 29an indar jokoak errebote berrian, elkarteek antolatua (20:00). 22an (10:00-18:00) eta 23an (17:00-22:00), plazako errebotean erakusketa, Larrungo Kolore elkarteak antolaturik. 27an, igandez, kontrabandisten lasterkaren eguna. 30ean, asteazkenez, kontzertua elizan (21:00) Larrun Kanta taldearekin. Buruilaren 5ean asteartez, elizan (21:00), Ravel-en kontzertua. 6an asteazkenez, elizan kontzertua (21:00), Mendi Xola taldearekin.

Indar joko

Errebote berrian, elkarteek asteartero (20:00) antolatzen dituzte manifestazioak, han berean edatekoak eta taloak badira. Banaz bertze, uztailean asteartero 500 bat presuna ibili dira, ikusiko abuztuan zer izanen den.

Pilota

Union Basque: esku-huska errebotean - 2. mailan: Iribarren Oihan-Endara Denis irabazle 30-25 Itsasuarrak-en kontra. Gaztetxoak: Alduntzin Kaiet-Marin Imaz Eneko irabazle 30-14 Amikuztarrak-en kontra. Frantziako txapelketa: gaztetxoak: Aguirre Arkaitz-Semerena Eneko galtzaile 9-30 Uhaldeanen kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3701. zbk

Gure Hitza | 2023/08/03

Hurbiltzen ari...

Janbattitt Dirasar

Hemendik urte baten buruan Olinpiar-Joko lehiaketa guziz famatua hasiko da Parisen. Jadanik, urte bat aitzinerat beraz, ikaragarriko burrunba bada zoin-gehiagoka hori hurbiltzen ari dela-eta. Beharriak tutatzen ere gaituzte istorio horrekin. Egia da holako gertakari batek bazter guziak inarrosten dituela. Untsalaz alabainan zernahi joko motetan, mundu guziko jokolari hoberenak hor izanen dira eta denek erakutsi nahiko dute beren talendu nasaiena. Bilduko da jende anitz eta izanen da ere espantu! Sobera denen buru? Nik dakita! Alde batetik munta handia dute holako egunek, hori ez da aise ukatzen ahal! Mundu guziak aipatzen ditu alabainan! Diotenaz, gisa hortan kirol gehienen arrakasta emendatzen da, gero eta gazte gehiago emanak zaizkiote eta hori bera ez da guti bixtan da! Kar hori denborarekin berriz eztitzen bada ere. Arrangurak badirela, diru negozio oker eta gaineratiko, ez ote da paso ere joan behar batzuetan? Olinpiar-Jokoak lau urtetarik egiten dira eta sekulan ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016