Herriz Herri - Kanbo (L) | 2023ko Agorrilaren 03a

Herriko bestak - "Arnagako uda"

Herriko%20bestak%20-%20Arnagako%20uda

Herriko bestak

Agorrilaren 4an hasiko dira eta 9an bururatuko. Egitarau aberatsa aurreikusia da, horietan aipagarria den "Erraldoien Eguna", Debako eta Kanboko ziganteak larunbatean egun osoan karriketan ibiliko dira.


"Arnagako uda"

Besten ondotik, agorrilaren 10etik 12ra "Arnagako uda" deitu gertakaria, Arnagako baratze xoragarrietan iraganen da. Agorrilaren 10ean (21:00), Anje Duhaldek, Kanboko harmonia lagun ukanen duela, kantaldia emanen du. Uztariztar kantari ezagunak aurten 50 urte kantuz ari dela ospatzen ditu. Euskal artista ezagunaren entzuteko aukera izanen da, hogeita hamar bat musikarik lagundua.

Kanboko turismo bulegoan hobe aitzinetik lekua atxikitzea, 15€ sartzea, 12 urtez petik kitorik.

Biharamunean, ostiralean (21:00) Molièren "Le Malade Imaginaire" antzerkia emana izanen da eta larunbatean (21:00) Edmond Rostanden obran oinarritutako "Cyrano de Bergerac" musika ikuskizuna.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3701. zbk

Gure Hitza | 2023/08/03

Hurbiltzen ari...

Janbattitt Dirasar

Hemendik urte baten buruan Olinpiar-Joko lehiaketa guziz famatua hasiko da Parisen. Jadanik, urte bat aitzinerat beraz, ikaragarriko burrunba bada zoin-gehiagoka hori hurbiltzen ari dela-eta. Beharriak tutatzen ere gaituzte istorio horrekin. Egia da holako gertakari batek bazter guziak inarrosten dituela. Untsalaz alabainan zernahi joko motetan, mundu guziko jokolari hoberenak hor izanen dira eta denek erakutsi nahiko dute beren talendu nasaiena. Bilduko da jende anitz eta izanen da ere espantu! Sobera denen buru? Nik dakita! Alde batetik munta handia dute holako egunek, hori ez da aise ukatzen ahal! Mundu guziak aipatzen ditu alabainan! Diotenaz, gisa hortan kirol gehienen arrakasta emendatzen da, gero eta gazte gehiago emanak zaizkiote eta hori bera ez da guti bixtan da! Kar hori denborarekin berriz eztitzen bada ere. Arrangurak badirela, diru negozio oker eta gaineratiko, ez ote da paso ere joan behar batzuetan? Olinpiar-Jokoak lau urtetarik egiten dira eta sekulan ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016