Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023ko Agorrilaren 03a

Herriko bestak

Herriko%20bestak

Heldu den aste hondar huntan hasten zauzkigu eta usaia onen ez galtzeko, egitaraua bertsutan emanen dauzuegu:


Ortziralean hasten zauzkigu

Aurten behereko plazan

Eta herritar guzi guziek

Beharko dugu han izan.

Zikiro jate, Nat eta Watson

Musikaren anbiantzan,

Cumbian'bero taldearekin

Eroak bezala dantzan.


Ibiakoitzean, askari, jauzi,

Islan dugu merkatua,

Basaizearen bazkari hauta

Atzarbalek-ek alaitua,

Gure herria sustatzen duten

Elkarteen ostatua,

Oilokiegi, Frigo, bai eta

Uzkuluz-en kontzertua.

Igande goizez, dantza zigante,

Desfile ta ikusgarri

Gero bazkari Bixentainean

Hau presoen lagungarri,

Arratsaldean da "Baigorri'art",

Pollit bezain irringarri,

Kiki, suziri, Holako de Luxe

Soinuaz denak egarri.

Astelehenez biltoki dugu

Eliza plazako kantxa

Han esku huska gozatu eta

Aperitifan deskantsa.

Sebastienekin alaiki ase,

Ondotik da palantxa,

Ta "Den Bezala"-n gaua bukatu:

Hau da gure esperantxa.

Asteartean, pilotariak

Plaza nagusi gainean,

Zintzur bustitze, Karrikakurri

Segituz giro onean,

Besta jarraiki kafetegian,

Beti alaitasunean,

Azken indarrak bota ditzagun

Arratsez Bixentainean.


Kasu! Igandean, bidea hetsia izanen da behereko plazan, egun guzian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3701. zbk

Gure Hitza | 2023/08/03

Hurbiltzen ari...

Janbattitt Dirasar

Hemendik urte baten buruan Olinpiar-Joko lehiaketa guziz famatua hasiko da Parisen. Jadanik, urte bat aitzinerat beraz, ikaragarriko burrunba bada zoin-gehiagoka hori hurbiltzen ari dela-eta. Beharriak tutatzen ere gaituzte istorio horrekin. Egia da holako gertakari batek bazter guziak inarrosten dituela. Untsalaz alabainan zernahi joko motetan, mundu guziko jokolari hoberenak hor izanen dira eta denek erakutsi nahiko dute beren talendu nasaiena. Bilduko da jende anitz eta izanen da ere espantu! Sobera denen buru? Nik dakita! Alde batetik munta handia dute holako egunek, hori ez da aise ukatzen ahal! Mundu guziak aipatzen ditu alabainan! Diotenaz, gisa hortan kirol gehienen arrakasta emendatzen da, gero eta gazte gehiago emanak zaizkiote eta hori bera ez da guti bixtan da! Kar hori denborarekin berriz eztitzen bada ere. Arrangurak badirela, diru negozio oker eta gaineratiko, ez ote da paso ere joan behar batzuetan? Olinpiar-Jokoak lau urtetarik egiten dira eta sekulan ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016