Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Ekainaren 06a

Europako hauteskundeak - Gure mintzairaren alde - Neskattoak lehiaketa

Europako%20hauteskundeak%20-%20Gure%20mintzairaren%20alde%20-%20Neskattoak%20lehiaketa

Europako hauteskundeak

Badakizue Europar deputatuen hautatzeko bozak ekainaren 9an iragaitekoak direla, igandez. Bada hautu: 38 lista aurkezten dira. Kasu! Bozkatu nahi duten baigorriarrek jakin dezatela ez dela aldi huntan bozka bulegoa Plaza Xokon izanen, bainan Herriko Etxean berean.

Gure mintzairaren alde

“Konstituzio aldaketa, euskarari trabarik ez, azterketak euskaraz, baliabideak euskararentzat”. Beste hainbat tokitan bezala, elgarretaratzea egin da Baigorriko merkatuan, joan den ibiakotzean, gure hizkuntzak ofizialtasuna eta zor zazkon eskubideak eskura ditzan galdatzeko.

Neskattoak lehiaketa

Lizentziadunen herena neskak izanki, hauen pilota saila aspaldidanik garatzen du Zaharrer Segi batasunak. Egungo egunean, palaz gain, beste joko motak ere badituzte: esku-huska, frontball, frontenis.

Ekainaren 8an, ibiakoitza, “Neskattoak” lehiaketa antolatzen dute, Baigorri herriko plazetan, Euskal Herriko Ligaren partaidetzarekin. Iparraldeko nesken pilota eskolen eguna izanen da. Nafarroako batasunak ere gomit dira eta orotara 200 bat jokolari bilduko dira. Horra egitaraua: (9:00) neska pilota eskolen biltzea, (12:00) bazkaria, (16:00) finala eta (17:00) sari banaketa.

Azken egun hauetan, pilotaz aspaldian arduratzen diren 3 emazte handizki ohoratuak dira, trinketaren paretaren gainean emanak diren argazkiekin: Monique Berterretche, Monique Bascans eta Maritxu Semerena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016