Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024ko Ekainaren 06a

Gerezi Besta - Hirukasko - Komedia musikala

Gerezi%20Besta%20-%20Hirukasko%20-%20Komedia%20musikala

Gerezi Besta

Joan den igande huntan, beti bezala ekainaren lehen igandean, iragan da Gerezi Besta. Gauzak laburki erraiteko, ezin hobeki iragan da. Denbora hauta, doi bat lainotsu baina euririk ez, erretzeko berorik ere ez. Tokiko gerezi gutti izanik ere, Etxauritik izan da laguntza, eta tona bat et’erdi gerezi joan da nunbait han. Bestalde 800 bat bazkaltiar ere izan dira. Arratsaldean, herriko dantzariak kontent ziren ikuskizuna eskainirik. Jende anitz ibili da egun osoan eta iduriz arras gustura. Aurtengoa, beraz, untsa joan da. Egonen gira heldu den urtekoaren beha, tokiko gerezi gehiago izanen delako menturan.

Hirukasko

Aurtengo edizioa iraganen da ekainaren 15ean, larunbatez. Bi ibilaldi proposatuak dira. Abiatzea eginen da Bidarraiko elizatik goizean (6:30 eta 8:00 artean). Hara joaiteko, Itsasutik abiatuko da "nabeta" bat (6:30).

Komedia musikala

"Tous en scène" elkarteak ikuskizun bat eskainiko du elkarteko ikasleekin, ekainaren 15ean, larunbatez, Sanoki gelan (20:30). Sartzea libro izanen da, tokian berean zer jan eta zer edan izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016