Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Ekainaren 06a

Parropia - Zurgintza - Pilota

Parropia%20-%20Zurgintza%20-%20Pilota

Parropia

Azkaine, Senpere eta Sara parropiako hiru herrietako elizetan laguntza ekartzen duteneri afaria ofreitua izan zaie, denetara 100 bat ziren. Jean Eliçagaray erretoreak deneri ongi etorria egin eta, horiek ekartzen duten laguntzarentzat denak eskertu ditu. Eliçagaray eta Cachenaut apezek erretreta hartzen dute. Bainan ez da lotsatzekorik, ordainak eginak dira. Jean-René Predaigne eta Jean Baptiste Bui Hiriburuko parropian zirenak gure parropiaz arduratuko dira.

Izigarriko umore onean bukatu da, euskal kantu eder batzu emanez.

Zurgintza

Portuko lan zelaian, zurgin berri bat plantatu da, Iñaki Petin Sarakoa. Mubleak lantzen ditu: mahai, kadira, aulki eta gainerateko… zaharberritzen eta bernizatzen ditu, sukaldeak ere erreberritzen. Orain hasi berria da, mementoko lana badu, bainan nahi luke bere lanaren baliostasuna hedatu, beraz baldin badituzue zurezko gauzak erreberritzeko deitu edozein tenoretan 06-85-56-99-45.

Pilota esku-huska plaza laxoan

Lehen mailan: Gurruchaga Betti - Calvet Daniel galtzaile 00-30 Senpereren kontra. 2. mailan: Iribarren Unai - Iribarren Oihan galtzaile 22-30 Senpereren kontra. Alfaro Ellande - Zozaya Eñaut galtzaile 22-30 Lau Herriren kontra. Artekoak: Alvarez Telio - Bareyre Ithurria irabazle 30-16 Zaharrer Segiren kontra. Gaztetxoak: Alduntzin Kaiet - Marin Imaz Eneko irabazle 30-25 Senpereren kontra. Herredia Unai - Berasategui Unai irabazle 30-24 Senpereren kontra. Larrañaga Ekhi - Saint Martin Andoni galtzaile 15-30 Urruñarrak-en kontra. Kimuak: Idoate Xan - Lafitte Unai irabazle 30-25 Urruñarrak-en kontra. Goyeneche Mikel - Lopes Kepa irabazle 30-19 Azkaindarrak-en kontra. Umetxoak: Babace Leizagoien - Zabaleta Orhi galtzaile 15-03 Zaharrer Segiren kontra. Lefranc Koskarat Gilen - Lafitte Mattin galtzaile 11-15 Zaharrer Segiren kontra. Andueza Aguirre Peio - Bareyre Battit galtzaile 6-15 Urruñarrak-en kontra. Lopes Mendiburu Unai - Odeau Martinez Patxi galtzaile 11-15 Urruñarrak-en kontra.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016