Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Ekainaren 06a
Lerratze kirolen eguna - Gaztelu Aretoaren hitzorduak - Sakelako hautsontzia
Lerratze kirolen eguna
Ekainaren 8an larunbatarekin (10:00-18:00), lerratze kirolen eguna antolatua izanen da. Surfa, piragua, kayak eta stand up paddle entseatzeko parada ezin hobea izanen da. Animazioak dohainik izanen dira. Arratsaldea ongi finitzeko, kontzertuak egonen dira. Kasino zaharrean iraganen da, xehetasunen ukateko, 05-59-20-00-34 deitu.
Gaztelu Aretoaren hitzorduak
Ekainean ere animazioak antolatuak dira Gaztelu Aretoan.
Ekainaren 8an, SH eskubaloi klubaren 40. urtemuga ospatuko da (17:00). Horren kari, zintzur bustitzeak, kontzertuak, zikiroa eta DJ gaualdia antolatuak izanen dira.
Ekainaren 14 eta 15ean (10:00), Lanetik Egina elkartearen besta antolatua izanen da.
Ekainaren 16an (9:00), Txiki Txoko elkartearen 10. urtemuga antolatua izanen da. Ikuskizunak, animazioak, txosna eta pintxoak izanen dira.
Sakelako hautsontzia
Herriak oroitarazi nahi ukan du zigarreta muturrak ez direla lurrera bota behar. Horren ordez, sakelako hautsontziak urririk eskuratzea proposatua da, Herriko Etxean, turismo bulegoan, gazteria eta numerikoaren sailean, Gaztelu Aretoan, Mendi Zolan kulturgunean eta Asporotsttipin.
Jakin behar da zigarreta muturra karrikan botatzeak 68 euroko isuna ekar dezakeela.