Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Bazkari eta bertsu saio
Gaztelu Aretoan, Ipar Euskal Herriko Harrera elkartearen aldeko bazkaria (13:30) eta bertsu saioa (17:00), urtarrilaren 15ean antolatua da. Bazkaria eta bertsu saioa 22€tan da, bertsu emanaldia bakarrik 5€. Aitzinetik izena eman behar da deituz 06-18-67-66-15 edo iparharrera@gmail.com. Parte hartuko duten bertsulariak hauek dira: Unai Iturriaga,...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Zine topaketa
Baleak elkarteak antolaturik, Les Variétés gelan, abenduaren 17an (21:00), zine-topaketa antolatua da. "Ez eskerrik asko!" filma ikusgai izanen da, ondotik Bertha Gaztelumendi eta Sabino Ormazabal zuzendariak hor izanen dira.
80ko hamarkadan mugimendu antinuklearrak indartsu ziren, Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa bazen. Horren aurka...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Eguberriko merkatua
Eguberriko bestak heldu direla eta, abenduaren 11 eta 12an merkatu berezia antolatua da, Gazteluko merkatu gunean. 32 erakusketa mahai izanen dira eta tokian berean jaten ahalko da. Haurrentzat animazio desberdinak iraganen dira.
Mendi Zolan kultur guneak 10 urte
Mendi Zolan kultur guneak 10 urte ospatzen ditu, karia horretara abenduaren lehenetik abenduaren 18a arte erakusketa berezia antolatzen du. Erakusketa horrek...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Aitzineko astean jakin da aldi bat gehiago emigrante batek bizia galdu zuela Bidasoa zeharkatzen ari zela. Santiago zubian 1.000ko bat pertsona hurbildu dira etorkinen alde ari diren elkarteen deiari erantzuteko."Aski da! Sécurisation du parcours", banderolaren ondoan hitzaldiek gogoratu dute, emigranteek kontrolak eta arrastatzeak saihesteko, urte hasieratik 7 pertsona hil direla. Azken denbora hauetan elkarte eta hautetsi batzuk migratzaileen garraio segurua gogoetatua izan dadin eskatzen...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Urri guzian, bularreko minbiziaren kontra ekimen desberdinak antolatu dira. Joan den astean Philippe Kehrig turismo bulegoko ordezkariak, Kotte Ecenarro auzapezak eta herriko hautetsiek, Geneviève Eguymendia Minbiziaren Aurkako Ligako tokiko ordezkariari 6.426€ko txekea eman diote.
...Herriz Herri | 2021eko Azaroaren 25a
EuskararenUrtaroa
Hendaian ere Euskararen Urtaroakari animazio desberdinakabiatuak dira. Azaroaren 27an(11:00), mediatekan, "Filo tailerra",Olatz Perezen eskutik iraganenda, 6-11 urteko haurrentzat.Ipuin baten irakurketa eta gero,gustuko gaia hautatu eta horriburuzko galdera eta erantzunakpartekatuko dira. Lekua mugatua,izen-emateak Mediatekan.
Zirkutailerra (16:00), Bordeline fabrikan,buraso eta haurrentzat. Biartista, bata lurrezko akrobaziatanaditua eta bestea trapezista....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016