Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024ko Ekainaren 06a

Mintzaldia - Talo fresko salmenta - Mus lehiaketa

Mintzaldia%20-%20Talo%20fresko%20salmenta%20-%20Mus%20lehiaketa

Mintzaldia

Ekainaren 7an (18:30), administrazio gelan (Herriko Etxe gibelean) “erbesteratuen osasunerako eskubidea” gaiaren inguruan Jérôme Host GISTIko kideak (Etorkineri buruzko informazio eta laguntza taldea) mintzaldia eskainiko du.

Talo fresko salmenta

Garaziko eta Munhoa ikastolek Lacouade anaiek egin talo freskoak saltzen dituzte, berehala erretzeko edo hozkailuan ezartzeko, 7 euro 10 talo. Manatzea ekainaren 7a aitzin egin behar da sms igorriz 06-89-84-22-44 edo garaziko.salmenta@gmail.com bidez. Ekainaren 12an (16:30-18:00) Garaziko ikastolan banatuak izanen dira.

Mus lehiaketa

Zitadelako kolegioak ekainaren 9an (10:00) mus lehiaketa antolatzen du, izenak han berean hartuko dira. Irabaztunek 300 euro irabaziko dituzte, besteentzat anitz sari izanen dira. Jan-edateko segurtatua izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016