Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024ko Ekainaren 06a

Eñaut Etxamendiren elkarrizketa Euskal Telebistan - Amikuzeko lasterketa igande huntan, Donapaleun

EAaut%20Etxamendiren%20elkarrizketa%20Euskal%20Telebistan%20-%20Amikuzeko%20lasterketa%20igande%20huntan_%20Donapaleun

Eñaut Etxamendiren elkarrizketa Euskal Telebistan

Berrikitan, maiatzaren 25ean, Mithiriñan bizi den Eñaut Etxamendi, Euskal Telebistan mintzatu da, “Biba Zuek”, Xabier Sukiak eta Maialen Arzallusek animatzen duten emankizunean.

Eñautek euskarari buruz egin eta egiten duen lana zen solasaldiaren lehen gaia. Oroitarazi behar da sail hortan tesi bat sostengatu duela, 2007an Paueko eta Aturriko Unibertsitatean, Xarles Videgain-en gidaritzapean eta doktoretza titulua lortu duela. Ikerketa hortan, euskara eta indoeuropar hizkuntzen arteko konparaketa eginez, antzekotasun handiak atzeman ditu. Euskararen jatorria ez denez hizkuntza zahar horien familia berekoa, aitzinatzen du hipotesia bezala. Gomita zabaltzen du ikerlari berriei sail hori barnatzea.

Solasaldiaren bigarren partean, Eñautek kantu sailean egin duen lana Eñaut Larralde bere adiskide handiarekin aipatzen du, kantu miresgarri horien entzuteko eta kantatzeko gogoa emanez!

Elkarrizketa osoa EITBko sarean ikus dezakezue.


Amikuzeko lasterketa igande huntan, Donapaleun

Aurten ere, Amikuzeko ikastolak lasterketa bat antolatzen du, ekainaren 9an, igandez, haur eta heldueri elkartzeko aukera emaiteko, baita ere Amikuzeko eskualdeak hobeki ezagutzeko. Hitzordua, igande goizean emana da, Donapaleuko merkatu estalian.

Lehen ibilaldia (15 km), deneri idekia dena goizean abiatuko da (8:30).

Bigarrena (10 km), lasterketa moduan eginen da. Goizean abiatuko da (10:00). Haurrendako ere lasterketa berezia antolatua da.

Ondotik lekuan berean jateko eta edateko aukera emana da.

Izenak aitzinetik emaiten ahal dira pb-organisation.com sarean sartuz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016