Han eta Hemen | 2026ko Ekainaren 18a

Marieneko borroka beti aitzina

Marieneko funtsaren defenditzaileak arditegiaren muntatzen
Marieneko%20funtsaren%20defenditzaileak%20arditegiaren%20muntatzen

ELB sindikatuak, Lurzaindiak eta OSTIAk joan den igandean mobilizazio deialdia zabaldua zuten, goizean goizik Marieneko pentzera jende andana hurbildu da. Egun batzuk lehenago, 53 ardi eta asto bat, laborariek emanak, Marieneko funtsetan sartuak izan ziren. Igande goizean ofizialeak etorriak ziren arditegiaren muntatzeko behar ziren tresna guziekin, goizarekin lana aitzinatua bazen, arratsaldean hor ziren guziekin lana burutu da. Bidetik eraikin ederra ikusgai da, behar-orduan desmuntatzen ahal dena.

Goizarekin, lurraren defentsako kolektiboen topaketak iragan dira, Marieneko aferaz gain, Euskal Herrian eta haratago diren beste borroka batzuen berri eman da. Giro onean bazkari partekatua eta animazio desberdinak entzun ahal izan dira.

Ibilbide luzeko borroka

Badu 10 urte 3 hektarea eraikigarri dituen Marieneko zelaiaren etxe proiektuaren kontrako mobilizazioak eramak direla. Orain arte, besteak beste, obren abiatzeko oztopatuak izan dira: errekurtso juridiko, petizio, manifestazio eta lurraren okupazioa. Hala ere, igandeko mobilizazioan gelditzen diren helburuak proiektua gelditzea eta lurrak behin betiko laborantza sailkapenera eta erabilerara itzultzea direla aldarrikatu da.

Borroka beti baketsua izan dela antolatzaileek azaldu badute ere, oroitarazia izan da 2025ean landatze kolektiboak masakratuak izan zirela pertsona anonimoen partetik, baita joan den martxoan ereina izan zen ogiaren gainean produktu kimikoak ere isuriak izan ziren.

Herriaren posizio berria

Azken herriko eta Euskal Elkargoko hauteskundeen harira, Kanboko herritarrak Marieneko proiektuaren kontra argiki posizionatu dira. Igandean hitzaldietan baikor agertu dira, bidea luzea baldin bada ere esperantza bada Marieneko lurrak laborantzarentzat atxikiak izanen direla. ELB sindikatuak, Lurzaindiak eta Ostiak positiboki ikusten dute hautetsiekin dituzten trukaketak, proiektua bertan behera uzteko xedearekin. Arazoa Bouygue Immobilier baino haratago doa. Marieneko lurrak eraikigarriak direnez, beste promotore batzuk proiektuaz jabetzen ahalko lirateke, etorkizuneko PLUi-ak Kanboko egungo PLU-a kontra-erran arte.

Marieneko funtsen betonatzeko borroka juridikoa oraindik bukatua ez bada ere, defendatzaileek urbanizazioa behin betiko gelditzeko aterabide politikoa dela diote. Sinesten dute jendartearen presioa segitzea ezinbestekoa dela, igandean erakutsia izan den bezala.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2026/06/18

Donibane Lohizuneko ur araztegi berria

Alain Iriart, Eneko Aldana, Mathieu Duhamel eta Jean-François Irigoyen Artxiloa araztegian elkarturik (Arg: Euskal Elkargoa)
Alain%20Iriart_%20Eneko%20Aldana_%20Mathieu%20Duhamel%20eta%20Jean-Francois%20Irigoyen%20Artxiloa%20araztegian%20elkarturik%20(Arg:%20Euskal%20Elkargoa)

Ekainaren 9an, Alain Iriart Euskal Elkargoko lehendakaria, Eneko Aldana saneamenduaren ardura duen lehendakariordea eta Mathieu Duhamel Baionako suprefeta 2028an abian izanen den Donibane Lohizuneko Artxiloa araztegian izan dira, Jean-François Irigoyen auzapeza hor zela. Proiektu hunek ur zikinak tratatuko ditu eta bainatzeko uraren kalitatea hobetuko.

1984an martxan jarri zen egungo araztegia kostaldearen gibelatzearen mehatxupean da. Gainera, bere edukiera-mugara heltzen ari da eta ez ditu gehiago Europako arauak betetzen. Egungo araztegitik 1,5 kilometrora kokatuko den ekipamendu berri batek ordezkatuko du, segurtasun eta iraunkortasun handiagoa bermatuz. Instalazio berriak tratamendu-ahalmena 50.000 biztanle-baliokidetik 75.000ra handituko du. 2030erako, Getariako ur zikinak ere tratatuko ditu, hango araztegia bertan behera utziko baita. Ur guzien desinfekzioa, mikro-kutsatzaileen %80a eta mikro-plastikoen %90a ezabatzea, eta nitrogeno-isurketen murrizketa...

Irakurri segida


3839. zbk

Gure Hitza | 2026/06/18

Oasiak

Peio Jorajuria

Duela hiru aste, Edgar Morin pentsalari handia betirako joan zaigu. 104 urte zituen. Pentsalaria izateaz gain, soziologo eta filosofoa zen, humanista, pentsamolde eta jende orori idekia. “Konplexutasunaren pentsalari” gisa ezagutua zen, gaur hainbeste hedatuak diren karikaturak eta bi sosetako jujamenduak hastio zituela. “Zubien eraikitzaile” izan behar genuela zioen askotan, “haurridetasun oasien” sortzaile. Gaur egun bere trenpuko pentsalari guti da jendartean. Badira, bai, beren burua pentsalaritzat daukatenak, baina gehienak ideologo hutsak baizik ez dira, alderdikariak, “totalitarismo teknologikoaren” morroiak, “tekno-faxismoa” ere deitzen zuena. “Numerikoak mundua kolonizatzen” ari du, bere on eta txarrekin, haatik “teknologiak ez luke gure nagusia izan behar baina gure zerbitzaria” zuen errepikatzen.

Pentsalari handia, gizon umila. Bizi mugimenduak bultzatutako...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016