Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Ekainaren 18a

Lehengo gazteen bazkaria - Herriko Etxetik

Lehengo gazteen bazkaria

Aspalditik, urte guziz Herriko Etxeak 3. adinokoeri eskaintzen dien bazkarian 40 bat parte hartzaile izan dira joan den larunbatean.

Azken urtetan bezala “On egin” herriko jantegian bildu dira, kanpotik ekarri janari onen gozatzeko, araberako edari finekin.

Usaiako elgarretaratze goxoa izan da, batzuek musean bururatu dutena.

Herriko Etxetik

2025eko herri aldizkaria egun hauetan eskuratu dugu. Besteak beste, bereziki aipatuak dira herriko obrak eta egitasmoak.

2025ean herri barnea antolatzeko lehen lanak abiatu ziren elizaldean, urte erditsutan bururatu ziren autobus geltoki eta aparkalekuarekin. Uda huntan, Harpealde gunearen inguruko antolaketa obren aldi izanen da, ekain erditarik agorril hondar arte.

Harpealde gunearen zaharberritze energetikoaren sailean 2025ean trinketeko argiak berritu ondoan, hor ere uda huntan sail bereko lanek segituko dute (argi, haizeztatze sistema, isolamendu) eskola publikoko ikasgeletan eta erabilera anitzeko gela handian. Obra horiengatik, gunea hetsia izanen da uztailaren 6tik irailaren 1era eta Arberoan Alaiki aisialdi zentroa Aiherrako ikastetxe publikora aldatuko da.

Xehetasun gehiago emanen dugu heldu den astean.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3839. zbk

Gure Hitza | 2026/06/18

Oasiak

Peio Jorajuria

Duela hiru aste, Edgar Morin pentsalari handia betirako joan zaigu. 104 urte zituen. Pentsalaria izateaz gain, soziologo eta filosofoa zen, humanista, pentsamolde eta jende orori idekia. “Konplexutasunaren pentsalari” gisa ezagutua zen, gaur hainbeste hedatuak diren karikaturak eta bi sosetako jujamenduak hastio zituela. “Zubien eraikitzaile” izan behar genuela zioen askotan, “haurridetasun oasien” sortzaile. Gaur egun bere trenpuko pentsalari guti da jendartean. Badira, bai, beren burua pentsalaritzat daukatenak, baina gehienak ideologo hutsak baizik ez dira, alderdikariak, “totalitarismo teknologikoaren” morroiak, “tekno-faxismoa” ere deitzen zuena. “Numerikoak mundua kolonizatzen” ari du, bere on eta txarrekin, haatik “teknologiak ez luke gure nagusia izan behar baina gure zerbitzaria” zuen errepikatzen.

Pentsalari handia, gizon umila. Bizi mugimenduak bultzatutako...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016