Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Ekainaren 18a
Laka Arte erakusketa
Ortzaizeko Herriko Etxeak antolatzen du Laka Arte erakusketa. Egun bateko erakusketa hau iraganen da uztailaren 18an, larunbatarekin. Bainan oraidanik deia zabaldua zaie Ortzaizeko eta auzo herrietako artista guzieri, izan diten margolari, argazkilari, zizelkari, musikari edo kantari. Arte guziak onartuak izanen dira. Antolaketa lanak ongi egiteko, beren obrak agertzeko interesatuak direnek izena eman behar dute Herriko Etxerat deituz eta hori ekain hondarra gabe. Egun berezi hori elgarrekin antolatua izanen da.





