Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Ekainaren 18a

Kaperen historia - Abisu - Beti Gazte - Pilota - Errugbia

San Migel kapera Barandiaranek egina
San%20Migel%20kapera%20Barandiaranek%20egina

Kaperen historia

Errearoaren 3an, CE2 katiximako haurrek bisitatu dituzte kaperak. XVII eta XVIII. mendetan eginak dira kapera horiek, orotara 14 badira. Sarako Ihalar auzoan baziren arrantzaleak joaiten zirenak Ternua izena duen itsaso eremura bakailaoa arrantzatzerat. Memento onak eta txarrak ukaiten zituztelarik (itsasoan tenpestak, istripuak eta bertze), jainkoa deitzen zuten, “Otoi hemendik atera behar gaituzu, herrirat sartzen bagira osorik, zure eskertzeko zerbait eginen dugu”. Arrantza ona egiten zutelarik diru gehiago bazuten eta hola egin ziren kaperak. Horra historia gure arbasoek errana eta kapera horiek hor dira, behar delarik herriak moldatzen ditu. Orain pixka bat bazterrerat utziak dira, lehenago errogazionetan ohoratzen ziren, auzoetako jendeek loreekin behar den bezala moldatzen zituzten. Orain turismo bulegoak bisitarazten ditu 8 kapera, 2 oreneko bisitekin.Bertzalde Jose Migel Barandiaran Hegoaldetik etorri zen Sarako Hegimehar auzoko Bidartea etxerat 1937an, eta eginarazi zuen San Migel kapera 1951n, Bidartea etxearen aitzinean. Kaperan idatzarazi zuen “argia piz - bakea eda”.Izigarriko egun goxoa pasatu dute haur horiek baita ere Denise katixima egileak, parropiako bi apezak ere hor ziren. Thérèse bisita egileak haurren galdeeri eman diozka esplikazione guziak behar den bezala.

Abisu

Errearoaren 20an larunbatez, egun guzian, Marie-Neige Vielcazals margolariaren erakusketa izanen da Keinu gelan.

Sara oinez, iraganen da errearoaren 21ean, Har Hitza taldeak antolaturik, bi ibilaldi: 14km, izen ematea (7:30) eta abiatzea plazatik (8:00-8:30), prezioa 12€. Bigarrena 26km, izen ematea (6:30) eta abiatzea plazatik (7:00-7:30), prezioa 15€.

Beti Gazte

Errearoaren 26an ortziralez, elkarteak eginen du uda aitzineko erretretatuen ateraldia Amotzeko Mendionde jatetxera (12:30). Menua: kir, txarkuteria, txipiroiak euskaldun gisa eta patatak, gasna entsaladarekin, panakota, arno beltz eta gorria, kafea ondokoarekin. Prezioa 37€ karta duenarentzat eta 45€ karta ez duenarentzat. Parte hartzeko, izena eman errearoaren 23a aitzin deituz: Jeannot 05-59-54-21-34, Maite 06-31-62-90-66, Thérèse 06-32-22-47-89 edo Anita 06-28-28-08-24. Etorri ahal duten guziek egun goxo baten pasatzera denek elgarrekin. Bulegoaren partez aitzinetik eskerrak deneri.

Pilota

Plaza laxoan, esku-huska: 2. maila: Endara Denis-Zozaya Eñaut irabazle 30-09 Abarratiaren kontra. 3. maila: Fagoaga Eneko-Errandonea Xan galtzaile 18-30 Noizbait-en kontra. Gazteak: Semerena Eneko-Berasategui Unai galtzaile 16-30 Senpereren kontra. Kimuak: Andueza Aguirre Peio-Bareyre Battit irabazle 30-23 Kanboarrak-en kontra. Etxegarai Alkarte Amets-Garcia Grillard Luci galtzaile 09-30 Kanboarrak-en kontra. Umetxoak: Delgado Apeztegia Maialen-Etxegarai Azkarate Joanes galtzaile 00-15 Kapito Harriren kontra. Urrutia Eguen-Garcia Grillard Luci irabazle 15-01 Amikuzeren kontra. Etxegarai Azkarate Joanes-Barreneche Leina galtzaile 10-15 Zaharrer Segiren kontra. Iturbide Petti-Luberriaga Apezteguia Xan irabazle 15-01 Kanboarrak-en kontra. Azkarate Xan-Goinetxe Beau Luken irabazle 15-01 Kanboarrak-en kontra.

Errugbia

Frantziako txapelketan, finalerdietan galdu du Sarak 08-13 St Maixent taldearen kontra, beraz sasoina bukatu dute. Domaia ez direla pasatu finala jokatzera, biba zuek sasoin ederra egin duzue!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3839. zbk

Gure Hitza | 2026/06/18

Oasiak

Peio Jorajuria

Duela hiru aste, Edgar Morin pentsalari handia betirako joan zaigu. 104 urte zituen. Pentsalaria izateaz gain, soziologo eta filosofoa zen, humanista, pentsamolde eta jende orori idekia. “Konplexutasunaren pentsalari” gisa ezagutua zen, gaur hainbeste hedatuak diren karikaturak eta bi sosetako jujamenduak hastio zituela. “Zubien eraikitzaile” izan behar genuela zioen askotan, “haurridetasun oasien” sortzaile. Gaur egun bere trenpuko pentsalari guti da jendartean. Badira, bai, beren burua pentsalaritzat daukatenak, baina gehienak ideologo hutsak baizik ez dira, alderdikariak, “totalitarismo teknologikoaren” morroiak, “tekno-faxismoa” ere deitzen zuena. “Numerikoak mundua kolonizatzen” ari du, bere on eta txarrekin, haatik “teknologiak ez luke gure nagusia izan behar baina gure zerbitzaria” zuen errepikatzen.

Pentsalari handia, gizon umila. Bizi mugimenduak bultzatutako...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016