Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 18a

Euskaraz bizitzeko behar dena

I.M.

Iruñean manifestazio bururatzean Euskalgintzaren hitz hartzea
Irunean%20manifestazio%20bururatzean%20Euskalgintzaren%20hitz%20hartzea

Milaka euskaltzale bildu ziren joan den ibiakoitzean Iruñean, Euskalgintzako Kontseiluak deiturik. “Badugu zerekin poztu, zerekin harrotu. Izan dadila poz eta harrotasun hau pizkunde berrirako bizigaia” adierazi zuen Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi den Idurre Eskisabelek martxaren bururatzean. Haren ustez, “euskararen normalizazio eta biziberritzeak eskatzen du botere harremanen aldaketa sakona, egiturazkoa”. Eskisabelek azpimarratu zuen hiru oinarri izanen direla nagusi euskaraz bizitzeko behar den guzia kausitzeko: hizkuntza politikaren aitzinatzea, euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osoan erdiestea, eta euskaltzaletasun indartsuaren bermatzea.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/06/18

Belateko tunelen ikerketen emaitza

I.M.

Nafarroako Gobernuak Acciona eta Servinabar enpresei eman sei kontratu publikoetan ustelkeriarik egon denik ez dela frogatu deritzote PSNk, EH Bilduk eta Geroa Bai talde politikoek eta hala berretsi zuten joan den astean Nafarroako Parlamentuan. UPNk, PPk eta Voxek kontra bozkatu zuten. Haren aldetik, Zurekin Nafarroa taldeak bat egin zuen Parlamentuak onartu ondorio nagusien agiriarekin, baina abstenitu zen, beste ondorio batzuk falta zirelako eta horiek “egia osatzen lagunduko zuketelako”. Ekainaren 18ko Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran bozkatu beharrak dira berriz ikerketa batzordearen ondorioak eta administrazio prozedurak hobetzeko gomendioak, azken aldiz.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/06/18

Elkar argitaletxeko banaketarien lanuztea

I.M.

Lan baldintza hobeak segurta ditzan galdegiteko, Adunako lantokiko Elkar argitaletxeko banaketariek greba egin zuten joan den astean. Enpresa haiekin mintzatzea eta negoziazioak hastea espero dute. Langileek salatzen dute Elkar hazi bada ere, manera egokian antolatzen huts egin duela. Planifikazio eskasa, lan-tresna falta, zama pisuak karreatu beharra eta tresneria berriaren kudeaketa desegokia deitoratzen dituzte.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/06/18

Zaintzako kamerak EAEko ikasgeletan

I.M.

Eusko Jaurlaritzak web-kamerak instalatu ditu ikastetxeetan, baita horren kontra agertu diren hainbat eskoletan ere. Polemikak indarra hartu du eta hainbat irakasle-talde, ikasle mugimendu, sindikatu eta guraso-elkarte sinadurak biltzen ari dira. Eusko Jaurlaritzak dio kameraren lentea kentzeko eta behar ez denean kamera itzaltzeko parada badela. Hala ere, ikasgelan kamera instalaturik izateak berak ezinegona eta kontrol sentimendua sor ditzakeela diote LAB eta STEILAS sindikatuek. Sindikatuek kanpaina abiatu dute Eusko Jaurlaritzari eskatzeko ezezta dezala kamerak ikastetxetan derrigorrez jartzeko agindua eta lekuan lekuko irakasle-taldeei xantza emateko beraiek instalatzeko eta desinstalatzeko, unean uneko beharren arabera.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/06/18

Telefono mugikorren auzia eskolan

I.M.

Telefono mugikorren kalteez informazioa lantzen duten Nafarroako elkarteek ikastetxetan mobilen debekua eman dezan eskatu zion joan den astean Nafarroako Parlamentuari. Hain zuzen ere, neurria Elkarbizitza dekretu berrian gehitua izan dadila nahi dute. Gaur egun, ikastetxe bakoitzak du sakelako telefonoaren debekatzeko erabakia hartzen, eta elkarteek diote horrek ez duela arazoa konpontzen. Kontrakoa, arazoa modu desorekatuan banatzen dela uste dute. Gainera, irakasleak babesgabetasunean uzten ditu eta familientzat zama bidegabea dela diote. Telefono mugikorren kalteez informazioa lantzen duten elkarteek azpimarratzen dute besteak beste, adituek diotela 16 urte bete arte mugikorra izatea ez dela gomendagarria eta haur eta gazteen osasun mentalean, pentsamendu suizidetan, autoestimuan edota agresibitatean eragina duela.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Altxa Burua izeneko elkarteak ere gauza bera eskatua dio Eusko Jaurlaritzari: ikastetxeetan mugikorra sartzea debeka dezala,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/06/18

Lehen euskal gobernua omenduz

I.M.

Heldu den urriaren 7an 90 urte beteko dira lehen Eusko Jaurlaritza sortu zela, eta urtemuga hori ospatzeko dozenaka ekitaldi izanen dira hurrengo aste eta hilabetetan. Lehendakariaren egoitza ofizialean izan zen lehenbizikoa, Ajuriarenean, joan den astean: Imanol Pradalesek bertan xeheki azaldu baitzuen oroimen urterako prestatzen ari diren egitaraua. Hain justu ere, urteurrenaren borobiltzeko, 2027ko urriaren 7a besta eguna izanen da Euskal Autonomia Erkidegoko lan egutegian. Denera, berrogei ekitaldi baino gehiago izanen dira, eta oroimen ekitaldiak, dokumental emanaldiak, musika ikuskizunak eta kirol lehiaketak izanen dira, besteak beste.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/06/18

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

I.M.

Aurten hamabost saioz osaturik izanen da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Irailaren 19an iraganen da lehena, Hazparnen. Parte hartzeko aukera zuten 50 bertsolarik eman dute izena. Erran nahi baitu, bai herrialdez herrialdeko txapelketa bidez sailkatutako 42 bertsolarik, bai eta 2022ko txapelketako finalean parte hartutako zortzi finalistek ere. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ordezkariek zehaztu dutenez, sekulan baino Euskal Herrikoagoa izanen da aurtengo txapelketa. Izan ere, zazpi saio izanen ditu lehen sailkapen faseak, eta Euskal Herriko zazpi lurraldetako bakoitzean eginen dute haietako bakoitza. Eta, horrez gain, izen berria ere izango du txapelketak. Bertsolari Txapelketa Nagusia izateari utzi, eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa izanen da hemendik goiti. Saio guzietarako sartzeak salgai dira www.bertsosarrerak.eus webgunean. Bertsozale elkarteko bazkideek merkeago eskuratu ahal izanen dituzte sarrera guziak.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/06/18

Zinegoak Festibala

I.M.

Maiatzean hasirik eta uztaila arte iraganen da aurten Zinegoak Bilboko 23. LGBTQI + Nazioarteko Zinema eta Arte Ezenikoen jaialdia. Ekainaren 18tik 29ra Zinegoak Sari Nagusia izanen dute eskura Sail Ofizialeko lanek. Aniztasunaren eta Giza Eskubideen Saria eskuratzen duen egileak 3.000 euro errezibituko ditu. Diru kopuru bera hartuko du Lesbianismoaren eta Generoaren Saria irabazten duenak ere, eta, azkenik, 1.000 euroko saria ukanen du publikoak aukeratu film laburrik hoberenak.

Bestalde, Bev Ditsie zinemagile hegoafrikarraren obra omendua izanen da. Antolatzaileek hari eman diote aurten jaialdiaren ohorezko saria, eta, horregatik, haren bi film ere programatu dituzte. Bev Ditsie zine zuzendariak Zinegoak jaialdian parte hartuko du eta hitzaldia eskainiko du.

Zinegoa jaialdiak herriz herri eraman ohi ditu programan diren hainbat film. Aurten 54 herrik eman dute izena proiekzio horietarako. Bestalde, Zinegoak EITB taldearekin duen hitzarmenari esker, jaialdian...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/06/18

Kristinaenea ala Gladysenea

I.M.

Ehun urte bete dira Donostiako Kristinaenea parkea jendearentzat zabaldu zutenetik, eta hori ospatzeko hainbat bisita gidatu egin ditu Cristina Enea fundazioak. Mandasko Duke-Dukesak Donostiako hiriari 78.979m²-ko hedadura zuen eremua eskaini zion, horietan 993m² eraikitako azalera zirela jauregia, kapera, sukaldeak, atezaindegia eta bi etxe gehiago. Hori bai, baldintza batzuk zehaztu zituzten horretarako: gauero parkea itxi egin behar zela, han ezin zela beste deus ere eraiki, promenatzeko eta inguruaz gozatzeko toki bat izan behar zuela, eta Dukesaren irudia jauregian mantendu behar zela beti. Bestalde, zehaztua zen ezin zela musikarik eman parkean, besteak beste.

Gaur egun, Gladysenea ere erraten zaio parkeari, Gladys del Estal ekintzaile ekologistaren omenez. Azken hau duela 47 urte hil zuen guardia zibil batek, zentral nuklearren aurkako protesta batean parte hartzen ari zela, Tuteran (Nafarroa). Donostiako...

Irakurri segida


3839. zbk

Gure Hitza | 2026/06/18

Oasiak

Peio Jorajuria

Duela hiru aste, Edgar Morin pentsalari handia betirako joan zaigu. 104 urte zituen. Pentsalaria izateaz gain, soziologo eta filosofoa zen, humanista, pentsamolde eta jende orori idekia. “Konplexutasunaren pentsalari” gisa ezagutua zen, gaur hainbeste hedatuak diren karikaturak eta bi sosetako jujamenduak hastio zituela. “Zubien eraikitzaile” izan behar genuela zioen askotan, “haurridetasun oasien” sortzaile. Gaur egun bere trenpuko pentsalari guti da jendartean. Badira, bai, beren burua pentsalaritzat daukatenak, baina gehienak ideologo hutsak baizik ez dira, alderdikariak, “totalitarismo teknologikoaren” morroiak, “tekno-faxismoa” ere deitzen zuena. “Numerikoak mundua kolonizatzen” ari du, bere on eta txarrekin, haatik “teknologiak ez luke gure nagusia izan behar baina gure zerbitzaria” zuen errepikatzen.

Pentsalari handia, gizon umila. Bizi mugimenduak bultzatutako...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016