Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Ekainaren 18a
Bilkura publikoa
Euskal Elkargoak “Babestu” proiektu-deialdia abiatzen du, lurraldeko paisaiak begiratzeko ekimenak sustatzeko xedearekin.
Helburua da paisaiak, lurraldeko ontasun enblematiko gisa, egunero begiratzen, zaintzen eta indarberritzen dituztenen sustengatzea. Dispositiboak, sentsibilizazio, azterlan, ekipamendu edo egokitzapen ekimenak lagunduko ditu.
Huni buruz bilkura publikoa eginen da Itsasuko Herriko Etxean, ostiral huntan, ekainaren 19an (19:00).




