Euskal diaspora | 2026ko Ekainaren 18a

Euskal hildakoak Okinawan, Quebec eta Bizkarsoro, San Juan sua, musa, Udaleku, Pilota Camp...

Joseba Etxarri

Okinawakoari loturik Gardnervillen eraiki nahi duten Bigarren Mundu Gerlako Euskal Beteranoen AEBko Monumentu Nazionalaren proiektua (nabasque.eus/wwii_memorial.html)
Okinawakoari%20loturik%20Gardnervillen%20eraiki%20nahi%20duten%20Bigarren%20Mundu%20Gerlako%20Euskal%20Beteranoen%20AEBko%20Monumentu%20Nazionalaren%20proiektua%20(nabasque.eus/wwii_memorial.html)

OKINAWA, JAPONIA. Duela 81 urte, Bigarren Mundu Gerlan (BMG), Okinawako bataila sarraski izigarria izan zen. 240.000 jendetik goiti hil zen, heietarik 14.000 soldadu estatubatuar, eta 100.000tik goiti herritar okinawatarrak. Urtero, oihartzun handiko egun berezia da Okinawan ekainaren 23a, guzia geratzen baita han hil ziren guzien ohoratzeko, presuna guziak, bandera batekoak edo bestekoak, zibilak ala militarrak. Harrietan zizelkatu dituzte heien izenak. Heldu den astean da ekainaren 23a, eta aurten ekitaldiak Euskal Herriko partaideak ere ukanen ditu, Estatu Batuetako sei euskaldun ere hil baitziren hor, eta lehenengo aldiz, heien familiako batzuk bertaratuko baitira, Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarra lagun. Oiarzabalek, Bilboko Sancho de Beurko eta NABO Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioarekin, ikerketa egina du 10 urtez, Okinawan —eta BMG osoan— hil ziren euskal-amerikarren istorioak bildurik: hemen, Lawrence Amoriza, Alejandro Itcea, Dominique Laxague, Felix Ordoquihandy, Steven Sahargun eta Joseph Uriola. Ordoquihandyren izena aurten zizelkatuko dute, eta Itcearena, zuzendu. Euskal ordezkariak errezibituak izanen dira. Gure historiaren hango zatia oroituko dute, Oiarzabalen ikerketari esker ezagutua. Proiektu berean da Nevadako Gardnervillen eraiki nahi den BMGko Euskal Beteranoen AEBko Monumentu Nazionala, auzolanean. Laguntza beharrean dira. Nahi duenak hemen egiten ahal du: https://my.cheddarup.com/c/national-basque-wwii-veterans-memorial/items.

QUEBEC HIRIA. Aste huntan idokiko dute Quebec Hirian “À la rencontre des mondes” erakustaldia, eta hunen barne “Ipar Euskal Herria: historia ahantzi baten artxiboak” programa erakusketa. Josu Martinezen “Bizkarsoro” eman eta filma oinarri Ipar Euskal Herria eta euskararen kontrako mehatxu eta desagertze-prozesuaren gaia mahaigaineratu eta ekarriko dute gogoeta gai, erakusketa ekainaren 18tik irailaren 8ra arte zabalik. Lan kolektiboa da, hainbat partaidetza bildurik, tartean Josu Martinez (filma), Vincent Potvin (diseinu grafikoa) eta Claire Sénac (argazkia) egile. Baina egoera gaiztoen kontra erreakzioa ere erakutsirik, Ipar Euskal Herriak hainbat talde eta erakunderi esker bere burua iraunarazteko daraman borroka, Bizi Mugi, Alda, EHZ, EKE, Euskoa, Laborantza Ganbara, Plazara, Bakegileak, Enargia... aipaturik. Proiektu hau, Quebec-en sortu “Iparraldea” deitu ekimenaren adierazgarri ere bada. Adierazi diote HERRIAri dokumental bat prestatzen ari direla euskaraz “Ipar Euskal Herria, mundu komun bat eraiki” izenpean.

NAHAS-MAHAS. Laburrean aipatuko dugu bederen, San Juan suak eginen dituztela egunotan Diasporako hainbat lekutan: Necochea, Cipolletti, Concordia, Homedale, Bremen, Montevideon...; NABOk 2026ko Mus Txapelketaren finala jokatuko duela San Frantziskon, Anaitasuna Euskal Etxea antolatzaile BCC Gure Euskal Etxean; NABO Udaleku ere abiatuko dute Kaliforniako Chinon; eta Boisen “Pilota Camp” udalekua Euskal Museoan, uztailaren 21-24 eta 27-30ean, 8-15 urtekoentzat. Bordelen, Musikaren Besta igandean, mutxikoak, Euskal Etxeko Bestalariak eta Kantuz taldeekin, eta Baionako Bacano Bandaren kontzertua.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3839. zbk

Gure Hitza | 2026/06/18

Oasiak

Peio Jorajuria

Duela hiru aste, Edgar Morin pentsalari handia betirako joan zaigu. 104 urte zituen. Pentsalaria izateaz gain, soziologo eta filosofoa zen, humanista, pentsamolde eta jende orori idekia. “Konplexutasunaren pentsalari” gisa ezagutua zen, gaur hainbeste hedatuak diren karikaturak eta bi sosetako jujamenduak hastio zituela. “Zubien eraikitzaile” izan behar genuela zioen askotan, “haurridetasun oasien” sortzaile. Gaur egun bere trenpuko pentsalari guti da jendartean. Badira, bai, beren burua pentsalaritzat daukatenak, baina gehienak ideologo hutsak baizik ez dira, alderdikariak, “totalitarismo teknologikoaren” morroiak, “tekno-faxismoa” ere deitzen zuena. “Numerikoak mundua kolonizatzen” ari du, bere on eta txarrekin, haatik “teknologiak ez luke gure nagusia izan behar baina gure zerbitzaria” zuen errepikatzen.

Pentsalari handia, gizon umila. Bizi mugimenduak bultzatutako...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016