Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Ekainaren 18a

Baionan Kantuz musikaren bestan - Errefuxiatuen nazioarteko eguna - Dantza ikastaroak - Kontzertuak - Euskal Museoan

Baionan%20Kantuz%20musikaren%20bestan%20-%20Errefuxiatuen%20nazioarteko%20eguna%20-%20Dantza%20ikastaroak%20-%20Kontzertuak%20-%20Euskal%20Museoan

Baionan Kantuz musikaren bestan

Ohi bezala, ekaineko Baionan Kantuz musikaren bestaren programaren baitan iragaiten da, beraz ekainaren 21ean. Igande bat izanki, halako Baionako bestetako Karrikaldi usain goxoa ukanen du, Orai Batekin batean proposatu mementoarekin. Jacques Portes plazan daitaike hitzordua (11:00), mutxikoak dantzatzeko eta ondotik (12:00), Baionan Kantuzen aldi izanen da. Kantuari dagokionez, programa aberatsa izanen da, www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan ikusten ahal den bezala. Musikaren besta, hastapenetik, bakotxari karrikan bere gustuko dantza, kantua edo ikuskizuna praktikan emaiteko egina zen, hots Karrikaldin eta urtean zehar euskal elkarte askok proposatzen dutena. Ideia hori da heldu den igandean Jacques Portes plazan obratua izanen Baionan Kantuz guzietan bezala. Ongi etorri deneri.

Errefuxiatuen nazioarteko eguna

Ekainaren 20an, elkartasunezko gaualdi herrikoia eta musikatua iraganen da Zizpa gaztetxean, Etorkinekin Diakite elkartearen alde. Bertan afaltzeko manera izanen da (20:00), 10 euroren truke, aitzinetik erreserbatuz: 06-70-30-59-47. Bestenaz, sartzea eta edaria ber prezioan. Ondotik (22:00-04:00), DJ (NHB) eta dantzatzeko manera izanen da.

Dantza ikastaroak

Ekainaren 1etik goiti, jakinarazia da astelehen guziz (19:00) hasi berriendako dantza ikastaroak egiten direla Biltxokon. Baionako bestak hanka puntetan gozatzeko, etorri gostuan!

Kontzertuak

Ekainaren 21ean (17:45), Barrrk eta Chuleria Joder! taldeak Epaiskara hurbilduko dira.

Euskal Museoan

Ekainaren 24an (14:00), etxea babesteko lehengo errituak ezagutzeko bisita iraganen da familian. Ondotik, sorkuntza ttiki bat eginen da eguzkiloreaz inspiratua. 5 urtez gorakoentzat, 6 eurotan.

Ekainaren 25ean (18:00), Jon Casenavek “Euskal klasikoen bila” liburuaren aurkezpena eginen du. Urririk.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3839. zbk

Gure Hitza | 2026/06/18

Oasiak

Peio Jorajuria

Duela hiru aste, Edgar Morin pentsalari handia betirako joan zaigu. 104 urte zituen. Pentsalaria izateaz gain, soziologo eta filosofoa zen, humanista, pentsamolde eta jende orori idekia. “Konplexutasunaren pentsalari” gisa ezagutua zen, gaur hainbeste hedatuak diren karikaturak eta bi sosetako jujamenduak hastio zituela. “Zubien eraikitzaile” izan behar genuela zioen askotan, “haurridetasun oasien” sortzaile. Gaur egun bere trenpuko pentsalari guti da jendartean. Badira, bai, beren burua pentsalaritzat daukatenak, baina gehienak ideologo hutsak baizik ez dira, alderdikariak, “totalitarismo teknologikoaren” morroiak, “tekno-faxismoa” ere deitzen zuena. “Numerikoak mundua kolonizatzen” ari du, bere on eta txarrekin, haatik “teknologiak ez luke gure nagusia izan behar baina gure zerbitzaria” zuen errepikatzen.

Pentsalari handia, gizon umila. Bizi mugimenduak bultzatutako...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016