Herriz Herri - Altzai-Altzabeheti-Zunharreta (Z) | 2026ko Ekainaren 18a

Haur kantarien finala Altzain

Haur kantarien finala
Haur%20kantarien%20finala

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko haur kantarien finala iragan da Altzain, publiko zabalaren aitzinean, 600 bat lagun bildurik. 24 kantu entzun dira, lurralde bakoitzetik zortzi, epaile zirela Antton Larrandaburu, Paxkalin Aire, Elsa Inès-Oliarj eta Jean Louis Aramburu Bidabe. Emaitzak ondoko hauek ditugu.

6-11 urte:

Bakarka: 1. Milia Jeannin (Baxenabarre), 2. Olivia Jaragoyhen (Xiberoa), 3. Oihana Moratinos (Lapurdi).

Binaka: 1. Ana Çaldumbide Dolhare eta Laia Iribarne Daguerre (Baxenabarre), 2. Maitane eta Enea Goyhenexpe Miramont (Xiberoa), 3. Agustina eta Margaita (Lapurdi).

Taldeka: 1. Larrepittittak (Baxenabarre).

12-15 urte:

Bakarka: 1. Chloé Caset (Baxenabarre), 2. Elaia Etcheberry (Xiberoa), 3. Ilia Zubeldia (Lapurdi).

Binaka: 1. Léane Elissetche eta Emiliana Niquet (Lapurdi), 2. Argia eta Ximun Barreix Othatceguy (Xiberoa), 3. Lili eta Xantiana Cachenaut Goyheix (Baxenabarre).

Taldeka: 1. Xali Xoxoak (Xiberoa), 2. Urrexoriak (Baxenabarre).

Sorkuntzaren saria: 6-11 Lapurdiko Miren eta Udane, 12-15 Baigurako Lamiñak (Baxenabarre).

Publikoaren saria: 1. Uztaritzeko ikastola, 2. Altzaiko Eskola.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3839. zbk

Gure Hitza | 2026/06/18

Oasiak

Peio Jorajuria

Duela hiru aste, Edgar Morin pentsalari handia betirako joan zaigu. 104 urte zituen. Pentsalaria izateaz gain, soziologo eta filosofoa zen, humanista, pentsamolde eta jende orori idekia. “Konplexutasunaren pentsalari” gisa ezagutua zen, gaur hainbeste hedatuak diren karikaturak eta bi sosetako jujamenduak hastio zituela. “Zubien eraikitzaile” izan behar genuela zioen askotan, “haurridetasun oasien” sortzaile. Gaur egun bere trenpuko pentsalari guti da jendartean. Badira, bai, beren burua pentsalaritzat daukatenak, baina gehienak ideologo hutsak baizik ez dira, alderdikariak, “totalitarismo teknologikoaren” morroiak, “tekno-faxismoa” ere deitzen zuena. “Numerikoak mundua kolonizatzen” ari du, bere on eta txarrekin, haatik “teknologiak ez luke gure nagusia izan behar baina gure zerbitzaria” zuen errepikatzen.

Pentsalari handia, gizon umila. Bizi mugimenduak bultzatutako...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016