Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Uztailaren 16a

Elkartasun zerbitzua - Etxe kurridak - Zirkua

Elkartasun%20zerbitzua%20-%20Etxe%20kurridak%20-%20Zirkua

Elkartasun zerbitzua

Bero handien ondorioz, auzoen arteko elkartasuna sustatu nahian, Herriko Etxeak konfidentziala eta kitorik den erregistroa atxikitzen du. Horren bidez, kanikula plana hasten balitz, herriko langileak jende ahuldu edo behartuekin harremanetan jar litaizke. Beraz, zerbitzu edo laguntza horren beharra senditzen bada, izena (edo berdin auzo batena) emaiten ahal da Herriko Etxera.

Etxe kurridak

Herriko bestak agorril hastapenean ditugu bainan besta komiteko gazteek 3 aste lehenago hasten dituzte etxe kurridak, auzoz auzo. Uztailaren 11n, joan den ibiakoitzean Belexi, Etzaunalde, Eraunalde, Mitxelene, Izpegiko erreka eta Geltokia egin dira. Uztailaren 18an, heldu den ibiakoitzean Urdoze, Bastida, Haitzalde, Auzo Ttipi, Eiharalde, Lezpartze eta Iruberen aldi izanen da. Uztailaren 25ean, Otikorene, Bortzirieta, Okoze, Germieta eta Iparragerre.

Agorrilaren 4an (asteartea), karrika kurri, gaineko karrikatik behereko plazara.

Zirkua

Kasu, kasu! Laster Baigorrin Gure Zirkua! Bederatzigarren aldikoz Gure Zirkua ibiltariak bere itzulia abiatu du. Irailaren 4 eta 5ean, Iparralderat heldu da eta Baigorrin kokatuko da, gu denen plazerarentzat!

Gure Zirkua, magia eta ilusioa euskaraz! Emanaldiak (oren bat eterdikoak), Baigorrin.

- Buruilaren 4an (18:00).

- Buruilaren 5ean (11:00 eta 17:00). Oraidanik txartelak hartu, lekuaren segurtatzeko! Txarteldegia: https://www.gurezirkua.eus/producto/baigorri

Webgunea: https://www.gurezirkua.eus

Email Facebook Twitter LinkedIn

3843. zbk

Gure Hitza | 2026/07/16

Bihotzak bero

Peio Jorajuria

Uda betean gaude, berote handiak zizelkatua eta jende askorentzat futbolarien Munduko Kopak edota txirrindularien Frantziako Itzuliak errimatua. Bartzelonatik abiatu den Frantziako Itzuliak laster batean zeharkatu ditu Pirinioak, mendi lepo horietan metatua zen betiko zale handiaren erditik pasatuz, ikurrinak ausarkian dantzan zebilela, nahiz hiru euskal txirrindulari baizik ez diren tropelean. Itzulia bere bide doa, azken urteetako oilar bera buruan, Tadej Pogacar esloveniarra.

Munduko Kopa, aldiz, datorren igandean bururatuko da. Frantziak, orain arteko joko distiratsuena erakutsi duenak, hirugarren izarra beretuko ote du? Lerro hauek idaztean finalerdiak, Frantzia-Espainia eta Ingalaterra-Argentina, ez ziren oraino jokatuak. Egia erran, batzuek amestua genuen afrikar talde batek beretuko zuela lehen aldikoz kopa. Ez da aurtengo izango. Enetzat,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016