Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Uztailaren 16a

Neguko egurra - Beroteari buru egiteko - Ausagailu zonbait - HAIKen larrazkena

Kapera
Kapera

Neguko egurra

Herriko Etxeak neguko egurra kitorik ukaiteko hautagaitza saila idekia du. Zuhaitzak emanen zaizkie hautatuak izanen direnei: 6 eta 8m3 artean, gehienik haitza. Hautagaitza papera Herriko Etxean eskura daiteke edo webgunean bete. Galdea uztailaren 20ko egin behar da.

Beroteari buru egiteko

Beroteari buru egiten laguntzeko, Herriko Etxeak bi gune fresko idekitzen dizkie memento goxoa iragan nahi dutenei: lehena mediatekan, asteartetik ostiralera (14:00-18:00). Tokiko liburu eta aldizkariak irakurtzen ahalko dira. Bainan kasu... mediateka agorrilaren 17tik 24ra hesten da.

Bigarrena arte plastikoen gelan, Elgar Zentroko bigarren estaian (14:00-17:30).

Xehetasun gehiagorentzat Herriko Sozial Zentroa deitzen ahal da.

Ausagailu zonbait

16an: Mendi Xola taldea kantuz ariko da kitorik kaperan (21:00).

17an: (20:30) kaperan, Cantu di Luna, korsikar polifoniak entzuten ahalko dira, kitorik.

20tik 26ra: Choribit gelan, upcycling erakusketa. Zer da hori? Botatuak diren gaiak bildurik (larru, oihal, soineko, kautzu...) gauza berri eta iraunkor batzu sortzen dira. Eraldaketa hori Hazparnen egina da “Un air de cuir” atelierrean. Gisa hortan sortu gauza batzu ikusten edo erosten ahalko dira sei egunez (9:30-13:00 eta 15:00-19:00).

HAIKen larrazkena

Hazparne Aldeko Irakurketa Klubak jakinarazten digu heldu den elgarretaratzea irailaren 26an antolatzen duela, Arantxa Urretabizkaia hondarribiar idazlearen obra batzuen inguruan: “Zergatik panpox” (Hordago, 1979, eleberria), “Bidean ikasia” (Pamiela, 2016, kronika saiakera), “Azken etxea” (Pamiela, 2022, eleberria) eta “Zahartzaroaren maparen bila” (Pamiela, 2025, saiakera).

Kalakaldia izanen da molde librean, irakurtu edo ez diren liburuez. Etor daiteke ez bada deus irakurtu ere... jastatzeko, gogoa pizteko...

Jakin behar da ere Arantxa Urretabizkaia bera etorriko dela azaroaren 14an arratsaldez bere obraren aipatzeko.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3843. zbk

Gure Hitza | 2026/07/16

Bihotzak bero

Peio Jorajuria

Uda betean gaude, berote handiak zizelkatua eta jende askorentzat futbolarien Munduko Kopak edota txirrindularien Frantziako Itzuliak errimatua. Bartzelonatik abiatu den Frantziako Itzuliak laster batean zeharkatu ditu Pirinioak, mendi lepo horietan metatua zen betiko zale handiaren erditik pasatuz, ikurrinak ausarkian dantzan zebilela, nahiz hiru euskal txirrindulari baizik ez diren tropelean. Itzulia bere bide doa, azken urteetako oilar bera buruan, Tadej Pogacar esloveniarra.

Munduko Kopa, aldiz, datorren igandean bururatuko da. Frantziak, orain arteko joko distiratsuena erakutsi duenak, hirugarren izarra beretuko ote du? Lerro hauek idaztean finalerdiak, Frantzia-Espainia eta Ingalaterra-Argentina, ez ziren oraino jokatuak. Egia erran, batzuek amestua genuen afrikar talde batek beretuko zuela lehen aldikoz kopa. Ez da aurtengo izango. Enetzat,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016