Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026ko Uztailaren 16a
Kermeza
Izen hori ez da oraikoa eta barnean dauka meza hitza. Egia erran berriki irakurri dudanaren arabera, hondar bi gerlak aitzinekoa. Denborako apezek, gerletarik landa anitz jende baitzegoen beharrean zenik eta zerbait egin nahian, antolatu zituzten besta handi batzu hasten zirenak mezetarik eta gero bazkari handia ziren jende guziekin, bakotxak ekarriz edo eskainiz, arroltze, haragi, oilaki edo beste, hots karitatezko jestuak, berdin arropak, beharrean zirenen laguntzeko. Geroxago apezak hasi ziren eskola idekitzen, “eskola girixtinoak”. Haurren eskolatzeko erran behar da orduan kezka frango sortu zirela eta 1095eko legea jalgi arte aski gorabehera ekarri zutenak.
Geroztik asko herritan beti atxiki dute kermeza horren ohidura eta Heletan egiten da San Bladi Baiguraldeko bost herrien izenean kermeza hori. Hain justuki, igande 19 huntan hasiko da 8 orenetan askariarekin, urtetik urtera arrakasta handitzen ari zakona, 10:00etan meza, hortik lekura, aurten lehen aldiz sokatira Donapaleuko sokatira errebantxa lehen eta bigarrenen artean. Hori zintzur bustitze denboran, hor hartzen ahalko dira etxetarako bazkarien despegida. Izena eman heldu den asteazken 15eko. Hor ere eginen da zozketako irabazdunen agerketa eta azkenik atzemanen duzue xokoño batean, halere agerian untzi bat nun uzten ahalko baituzue emaitza laguntzaile bat.
Horiek hola, ongietorri deneri.




