Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Uztailaren 16a

Pilotari so - Jazz kontzertua - Petanka lehiaketak - Eskulturen erakusketa - Mutxikoak igandean - Otsantzeko kaperara ibilaldia - Ziburuko Estudiantina - Auxtin Zamoraren aurkezpena

Auxtin Zamora ongi inguratua
Auxtin%20Zamora%20ongi%20inguratua

Pilotari so

Esku-huska, plaza laxoan, Euskal Herriko amaturren txapelketan, lehen mailan, finalerdietan ari zen gure bikotea. Zoritxarrez, Kanboko plazan Goyenetche/Jaureguy makurtu dira Donibane Garaziko Iribarren/Çubiat-en kontra 13/30. Emaitza honekin Frantziako txapelketaren bidea zabalik dute, kemenez buru eginen dute. Bertzalde, herriko bestetako lehiaketako finalean, Hiribarne/Etcheverry nagusitu dira Larrechea/Etcheberryren kontra 40/28, Gantxiki trinketean.

Jazz kontzertua

Uztailaren 21ean (20:30), Inharria baserrian gaitzeko musika emanaldia proposatua da. Jérôme Gatius Quintet-ek klarinetea eta saxo sopranoa jotzen ditu, Sidney Bechet eta Louis Armstrong-en moduan, boskoterako kontzertu huntan. Urtero jendalde polita biltzen da, New Orleans-eko musikaz gozatzera, pintxo eta edariak salgai izanen dira lekuan bertan. Irabaziak Senpere herriko Zerbitzu Sozialaren (CCAS) alde. Prezioa 15€, 20 urtez petik 10€, erreserba: cultureetpatrimoinesenpere.fr, antolatzailearen gunean edo turismo bulegoetan.

Petanka lehiaketak

Eliza gibeleko “Zarika” gunean iraganen dira lau arratsez (18:30), uztailaren 20an eta abuztuaren 3, 17 eta 31n. Erreserba deituz 06-07-09-65-71ra, orotara 24 bikotetara mugatua da, partehartzea 10€ bikote bakoitz.

Eskulturen erakusketa

Senpereko Ortzadarra elkarteko zizelkariek beren urteko lanaren deskubritzera gomitatzen gaituzte, Elkartetxeko Zaldubi salan, uztailaren 17tik 22ra, (9:30-12:30/14:00-19:00), urririk.

Mutxikoak igandean

Hilabeteroko hitzordua, uztailaren 19an igande goizean (11:00-12:00), Xan Ithourria plazan iraganen da, musikak ongi animaturik sar gaitezen dantzara.

Otsantzeko kaperara ibilaldia

Urtero errepikatzen den ekitaldia Santa Madalenaren ohoretan, abian da erretoraren etxetik, uztailaren 22an, asteazkenarekin (16:00). Jakobia Senpere elkarteak antolatzen du bere lokaletik abiatuz, 6,6km-ko oinezko ibilaldia Otsantzeko kaperaraino, han iraganen da ohiko zeremonia (18:00), ondotik zintzur bustitzea René Clément fundazioak eskainirik. Deneri idekia.

Ziburuko Estudiantina igandean

Aurten haurtasunera eramango gaituzte marrazki bizidunetako klasiko handien musika interpretatuz. Uztailaren 19an (17:00), Larreko salaren freskuran aurkituko ditugu, 2 orduren ikuskizunarekin. Parte-hartze librea, erreserbatu ahal bada: estudiantina@hotmail.com edo 06-28-90-04-82ra.

Auxtin Zamoraren aurkezpena

Senpereko besten lehen egunaz baliatuz, Lapurdi 1609 elkartea eta Mediatekaren ekimenez, “Mundu asko… Ortzana batto” bideoa erakutsia izan da Herriko Etxearen freskuran. Nabaritzekoa da Auxtinen lan sakona, tokiko izenak atxiki nahian ondoko belaunaldiei buruz. Nahiz publiko murritza izan, parte hartzaileak juntatu dira Gazteen Komitearekin mahain baten inguruan, partekatuz jateko eta edari. Oihartzunen arabera, topaketa biziki interesantea bihurtu da, belaunaldi nahasketak aberasgarriak baitira denendako.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3843. zbk

Gure Hitza | 2026/07/16

Bihotzak bero

Peio Jorajuria

Uda betean gaude, berote handiak zizelkatua eta jende askorentzat futbolarien Munduko Kopak edota txirrindularien Frantziako Itzuliak errimatua. Bartzelonatik abiatu den Frantziako Itzuliak laster batean zeharkatu ditu Pirinioak, mendi lepo horietan metatua zen betiko zale handiaren erditik pasatuz, ikurrinak ausarkian dantzan zebilela, nahiz hiru euskal txirrindulari baizik ez diren tropelean. Itzulia bere bide doa, azken urteetako oilar bera buruan, Tadej Pogacar esloveniarra.

Munduko Kopa, aldiz, datorren igandean bururatuko da. Frantziak, orain arteko joko distiratsuena erakutsi duenak, hirugarren izarra beretuko ote du? Lerro hauek idaztean finalerdiak, Frantzia-Espainia eta Ingalaterra-Argentina, ez ziren oraino jokatuak. Egia erran, batzuek amestua genuen afrikar talde batek beretuko zuela lehen aldikoz kopa. Ez da aurtengo izango. Enetzat,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016