Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Uztailaren 16a

Pilota Txapeldun

Gazteak B
Gazteak%20B

Iparraldeko pilota batzordeko xapelgoaren konduko finaletan, bi egunez Irisartarrak Pilota elkarteko hiru parek finalak irabazi dituzte. Lehenik, Iholdiko plazan, ostiral iluntzean, bigarren mailako Bidart eta Etchegaray nagusitu dira 30-13 Zaharrer Segikoen parean. Paolo eta Julien hastetik kantxaren izkin guziak miatu eta kintzeak erdietsi dituzte.

Biharamun goizean, Zuraideko plazan, beste bi parek jokatu dituzte beren finalak. Gazteak B-ko Merle-Mentaberri eta Lascarayk irabazi diete 30-23 Denek Bat-ekoeri. Oier eta Aihelik denetarik erakutsi dute, halere beti aitzinean izanez. Goresmenak!

Azkenik, hirugarren mailako Mollon eta Bidart txapeldun atera dira, partida eramanez 30-14 Senperekoen parean. Jon eta Xanek hastetik beren nagusitasuna erakutsi dute, bai besoz eta bai jokoz. Irabazte horrekin, gure pilotariak bigarren mailarat hupatzen dira heldu den urtean.

Bestalde, hemendik goiti bi parek, bigarren mailako Bidart-Etchegaray eta lehen mailako Etchevers-Arbeletchek, frantses federakuntzako xapelgoan segitzen dute, laster final-laurdenak jokatuz. Pentsatzen dukezuen bezala, txapel horiek ongi ospatuak izan dira, hor ere Irisartarrak Pilota elkarteko kide eta sostengatzaileak txapeldun atera dira!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3843. zbk

Gure Hitza | 2026/07/16

Bihotzak bero

Peio Jorajuria

Uda betean gaude, berote handiak zizelkatua eta jende askorentzat futbolarien Munduko Kopak edota txirrindularien Frantziako Itzuliak errimatua. Bartzelonatik abiatu den Frantziako Itzuliak laster batean zeharkatu ditu Pirinioak, mendi lepo horietan metatua zen betiko zale handiaren erditik pasatuz, ikurrinak ausarkian dantzan zebilela, nahiz hiru euskal txirrindulari baizik ez diren tropelean. Itzulia bere bide doa, azken urteetako oilar bera buruan, Tadej Pogacar esloveniarra.

Munduko Kopa, aldiz, datorren igandean bururatuko da. Frantziak, orain arteko joko distiratsuena erakutsi duenak, hirugarren izarra beretuko ote du? Lerro hauek idaztean finalerdiak, Frantzia-Espainia eta Ingalaterra-Argentina, ez ziren oraino jokatuak. Egia erran, batzuek amestua genuen afrikar talde batek beretuko zuela lehen aldikoz kopa. Ez da aurtengo izango. Enetzat,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016